Barakaldo Naturalak antolatutako martxa - 2017ko maiatza |
Garraioak,
Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioaren Foru Ahaldunari
Batzar Nagusien aurrean Lurraldearen Zatiko Plangintzaren aurkezpen
egunean, duela 3 hilabete; Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen
Kohesioaren Foru Ahalduna den
Vicente Reyesek esaten zuen legez: “Orain ez da lurzoru gehiago
betetzeko momentu egokia. 864 hektarea daukagu
libre eta betetzeko prest, asfalto orbana handitu baino lehen. Haietariko 589 industria
lurzoru kutsatua dira; berreskuratu daitekeenak.”
Hau entzun
ondoren, Barakaldo Naturalak – gure ingurugiroaren kontserbazio eta babeserako
plataformak- txalotu besterik ezin du egin. Erabat ados gaude esandakoarekin;
alta, bere Departamentuak eta oro har, Foru Erakundeak Hegoaldeko Tren
Saihesbidearen proiektuaren inguruan mantentzen dituen isiltasunekin, ezin dugu
ados egon kontrako norabidean doazelako: LZPk berak Bioaniztasunaren Babeserako
Gune Interesagarritzat jotzen duen Errekatxoko Haranaren artifizialtzearen
norabidean, hain zuzen.
Aurkeztutako
dokumentuaren arabera, hauxe da Gune hauentzako helburua: “Flora eta fauna
interesdunak garatzen diren habitatak babestu” eta gero zera gehitzen du:”
babes figura juridikorik ez duten natur gune nabarmenek ere duten ingurugiro-baloreei
dagokien bidezko tratamendua eduki beharko lukete.
Beste atal batean,
berriro aipatzen du Errekatxoko harana, esateko hauxe dela bertoko basoak
berreskuratzeko sustatu behar den korridore berdeetariko bat; Erriberakoa eta
gune hezeen arteko lotura ziurtatzen duelako. Zehazkiago; Ganekogorta eta
Barbadun, Artibatik; Errekatxo-Oiola-Arrigorriaga.”Berriro ere, Bilboko Itsas Portuaren arreta
bakarrerako Tren azpiegitura egin nahi dute zonalde honetan. Isiltasuna.
Aipatutako
dokumentuak gehiago esaten du:”Ibai handien uraren eraldatze gradu handiak
dezente murriztu du ibai hauen gaitasuna ekologia-lokailuaren funtzioak
egiteko. Aldiz, baserri eremutik isurtzen diren ibai txikiek eta ibaiadarrek
gaitasun hori mantendu egin dute.”. Ba al daki Reyes Jaunak, aipatutako tren
ibilbideak Castaños ibaiaren gainetik zubi-bide bat eskatzen duela? Eta baserri
eremutik isurtzen den Castaños ibaia ekologia konektibitate hori oraindik
gordetzen duen ibai horietako bat dela? Ba al daki Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioaren Foru Ahaldunak
Castaños ibaiak bere uretan ematen diola ostatu iraungitzear dagoen arrain
ezpitsuari?
Ez al luke Reyes Jaunak bere isiltasuna apurtu beharko?
Hirigintzazko
neurriz gaineko garapenak oso gutxituta geratu den nekazaritza babesteko
beharraren aldeko oharra ere jaso egin dugu. Ingurugiroa, bioaniztasuna eta
paisaia babesteko bere gaitasuna ezagutu ondoren, zera proposatzen du: “Nekazal
balio handiko orubeak, exekutatu gabekoak, birkalifikatu.” … nekazal eremu
bihurtu, ulertu nahi dugu. Baina gero, HTSak Barakaldotik igarotzean, jardueran
dauden nekazal eremu batzuk lardaskatzen ditu. Izan ere, nekazaritzaren
presentzia udalerri honetan oso murriztua delako, babestu beharko litzatekeela
kontutan hartu gabe, irizpide ekonomizista hutsak erabiltzen dira.
Bukatzeko, LZPren
Aurrerapenaren Bilbo metropolitarrerako aipamen bat: “Natur ondarea aberastu
beharko litzateke, oraindik babesik gabe dauden eremuei babes hori ematen,
naturaren ikuspuntutik interesik baldin badute. Eta horretarako, eskualdeko
korridore ekologikoekin lotura indartu; baita ere, tokian tokiko berdegune
sarearekin zein ibai korridoreekin eta horien urpetze-eremuekin.” Ados
horrekin; baina Errekatxoko Harana barnean sartuz, zonalde hau berriro Bilbo metropolitarraren atzeko
ganbara bihurtzeko interes handiak egonda ere; “Berriro” esaten dugu zeren
duela 10 urte zure administrazioak errepide fantasmagorikoa (Super Sur)
inposatu zigun; baita ere, itsas portua eta Lautada batzen dituen gasbidea, edo
Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoaren 2 metro diametroko hodieria. Adibideak ez dira
falta …
Ikusten duzun
bezalaxe, artikulu honen %80 zure Departamentuko labean hartzitutako
dokumentutik atera dugu, Reyes Jauna. Bertako lerro nagusiekin erabat ados
gaude; baina esandakoak konbentzimendu gabe daudelakoan gaude, edo zalantzak
ditugu; zeren, eskuduntzaren falta argudiatuz, isilik geratzen zara lerro
nagusi horien kontrako norabidean doan proiektuaren aurrean, eta horrek zuen
dokumentu hori hutsaren hurrengoa bihurtzen du.
Aitortzen dugu
zuri zuzentzen gatzaizkizu, zeren eta gure udalerriko arduradunek, Amaia del
Campo Kontseiluburu izanik, “Gora Barakaldo” kanpaina burutzen dutenean, gure
baitan daukagu marra bat egin dutela herria alde batean utziz, eta bestaldean,
berriz, Jaurlaritzak eta Sustapen Ministerioak bultzatzen duten merkantzia
trenbidea.
BARAKALDO NATURALA
No hay comentarios:
Publicar un comentario