Barakaldo Naturalak Ezpitsua plataforma ekologistarekin batera atzo izan zen Koadrilen Jaitsieran parte hartu zuen. Festa-giro batean, erreserba naturalaren gure erreibindikazioa eraman genuen kalera eta gerturatu zen jendearen artean panfleto ugari banatu genituen.
Barakaldo Naturala participó junto a la plataforma ecologista Ezpitsua en la Bajada de Coadrillas que tuvo lugar ayer por la tarde. En un ambiente festivo, llevamos a la calle nuestra reivindicación de reserva natural y repartimos numerosos panfletos entre la gente que se acercó.
Horretaz gain, jarraian Sasiburu Euskaldunon Elkartearen lagunek Euskarri aldizkariaren 17. alean argitaratu diguten elkarrizketa osoa aurkezten dugu. On egin!
Además de eso, a continuación reproducimos la entrevista íntegra que l@s amig@s de Sasiburu Euskaldunon Elkartea nos han publicado en el número 17 de la revista Euskarri. ¡Que aproveche!
BARAKALDO NATURALA, gure ondare ekologikoaren defentsan.
Azken urteotan, aldaketa izugarria eta mingarria pairatu du gure Barakaldok. Udaletxetik bultzatuta, eraikuntza ekonomiko erraldoiak egin dituzte gure herrian, beraien sakelak ondo baino hobeto betetzeko. Inongo errespeturik gabe gure ondare historiko eta naturala suntsitu nahi dute. Barakaldo, industri gune izatetik zerbitzu gunera kondenatu nahi dute, gure inguruetan ditugun altxor ekologikoak zapalduz. Hau gerta ez dadin plataforma berria jaio da gure udalerrian.
Euskarri: Zer da Barakaldo Naturala?Barakaldo Naturala: Barakaldo udalerriko azken gune naturalak babesteko hainbat elkarte, talde eta alderdi politiko sortu dugun plataforma anitza. Aurtengo martxoan hasi ginen biltzen.
Eus: Zein talde zaudete plataforman?BN: Orotara 15 taldek parte hartzen dute bilera eta zereginetan: Kareaga, El Carmen eta San Bizenteko auzo-elkarteak, Esparta espeleologia taldea, Barakaldoko Alpino taldea, Barakaldoko Lagunak, Izate ingurugiroaren taldea, Ekologistak Martxan, Eguzki, Ezpitsua, Barakaldoko Gazte Asanblada, Iratzarri-Aralar Gazteak, EAE-ANV, Aralar eta EB-Berdeak.
Eus: Gure "azken gune naturalak" diozue?BN: Bai, Gorostiza, Mespelerreka, Argalario eta Sasiburu mendikateari buruz ari gara. Pasaden mendeko industrializazio prozesuak suntsitu ez zituen gune naturalak gaur egun suntsitzen ari dira.
Eus: Nola babestu nahi dituzue?BN: Erreserba naturala izendatzea eskatzen dugu; bertan bizi eta lan egiten dutenek, gu bezalako herri mugimenduek eta erakunde publikoek adostu beharko lukete elkarrekin nola zehaztu eta gauzatu erreserba natural hor. Eta eskatzen dugu orain babestea, abian jartzen ari diren egitasmoek gune hauek guztiz suntsitu baino lehen.
Ezpitsua plataformaren izenean 2.005. urtean lau aldiz eskatu genuen Udaletxean Barakaldo inguruko gerriko berdea sortzea, aipatutako mendiak eta haranak bere baitan izango lituzkeen gerriko berdea, baina Udal Gobernutik ez dugu inolako erantzunik izan.
Eus: Baina Barakaldo inoiz baino herri dotoreago eta txukunagoa da, ezta?BN:
B.N: Hori da Udal Gobernuak bere propaganda kanpainetan esaten diguna. Egia da "diseinuzko" hirigintza dela XX. mendeko 60. eta 70. hamarkadetakoarekin alderatuta behintzat, baina egia da ere masifikazio itzela burutzen ari dela auzo guztietan eta gure azken gune naturalak zementatzen ari direla. Honek ere suposatzen duena da politika sozialari dagokionez Udalaren inbertsioa behar baino eskasagoa dela, barakaldotarron benetako arazoei irteerarik eman gabe.
Eus: Ez da hainbesterako ziango...
B.N: Industralizazio garaietatik jasotako kalte ekologikoak konpondu gabe zeudelarik (lindane, ibaietako kutsadura, zabortegi ilegalak...) beste batzuk, lehengokoak bezain larriak, gauzatzen ari dira.
Denboran oso atzera joan behar izan gabe Zuloko-Ibarretaren hondamendia gogoratu beharra dago; Ezkerraldeko azken hezegunea eta zonalde berde handia, Barakaldoko "Central Park" izan zitekeena, zementu uholde baten azpian estali zuten, gune merkatal erraldoia eraikiz, Megapark hain zuzen ere.
Eus: Eta Parke Botanikoa zer?
B.N: Bai, kontsolatu gaitezke han ere merkatal zentroa jarri ahal izan zutelako, baina gogoratu beharra dago parke "artifizial" hori ikusteko baina ez gozatzeko eraiki zutela; umeek ezin dute edonon jolastu, ez baloiaz, ez txirrindulaz; ezin zara belarretan ibili edo etzan; ezin duzu lagunekin parriladarik egin... Gainera kontuan hartu behar dugu parke hori egin baino lehen bazegoela gune berde handiagoa.
Eus: Bueno, aipatzen duzunerako badago Tellaetxe parkea, Gorostiza ondoan.
B.N: Tellaetxe parkea suntsitu nahi dute Hegoaldeko Tren-Sahiesbidearen bidez; alboan dauden Basatxu eta Gorostiza auzoak txaletez bete bahi dituzte eta ondo-ondotik “Super-Sur” autobideak Mesperuza, Gorostizako urtegia eta Sasiburuko Mendikatea zeharkatuko ditu. Egungo Tellaetxe parketik oso gutxi utziko dute honela jarraituz gero.
Eus: Baina trenbidearen aurka zaudete ere?
B.N: Hegoaldeko Tren-Sahiesbidea ez da izango ohiko trenbide bat, errepidetako trafikoa arintzekoa, baizik eta Abiadura Handiko Trenaren adar bat; “Super-Sur”-aren parean zeharkatuko luke Mespelerrekako harana, kalte ekologikoak biderkatuz eta gutxi batzuen interes ekonomikoak asez.
Eus: Ikusi dut Gorostizako txaleten propaganda eta nahiko urbanizazio idilikoa iruditu zait.