domingo, 3 de junio de 2018

Naturarekiko errespetua eta garapen ekonomikoa ekuazioaren aldagaia denean.



BILBOKO PORTUAN HELMUGA ETA ABIAPUNTUA DUTEN MERKANTZIEN TREN TRAFIKOA 

Hilabete hauetan zehar, jada urteak, Barakaldo Naturala Hegoaldeko Tren Saihesbidearen proiektuaren aurkako kanpainan, 2015ean Sustapen Ministerioak argitaratua eta Eusko Jaurlaritzak  elkarbanatua metro batzuk hegoalderago, argi eta garbi utzi du zein ez den haien jarrera:
- Ez dago Bilboko Portuaren aurka azpiegitura bezala;
- Ez dago merkantzien tren garraioaren aurka;
- Ez dago hemen bizi diren pertsonen bizi kalitate duina bermatzen duen euskal eredu ekonomiko baten alde.
Baita ere adierazi dute haien oinarriak non ezartzen diren:
- Barakaldoko eremu naturealen defentsan;
- Errekatxoko harana (lehen El Regato) eta Sasiburuko mendikatearen biziraupena eta mantentzea bermatuko duen babes juridikoa izatea;
- Hamarkadetan porlana jasan eta gero, lurzoru artifizializatu gehiagorik ez.
Honen aurreran, nola bateratu ezezkoak eta baiezkoak? Era oso erraz batean. Proiektuaren aldagaiak natura hektareak suntsitzea eta Portuaren esklusibitatea ematea den bitartean, bi alternativa aurkezten ditugu, hauen gakoa natura errespetatzea da eta merkantzia eta pertsonentzat dauden azpiegituren modernizazioaren alde egitea da. Bideoan laburpena egiten dugu.

Jarrera ofizialetik, hauen defendatzaileak merkantzia trenen zenbakia handitzea azpimarratzen dute, egunean igarotzen diren 13etatik 72ra.
Planteamendu alternatiboarekin, Barakaldo Naturalak eskatutako informe teknikoekin: 
Azpimarratutako bidegarritasun alternatibak (URAK BIDE TALDEA- Tokiko Arkitektura eta Ingeniaritza, Kimetz Etxebarria y David Barandika); 
Eta alternatiben etekin sozioekonomikoaren analisia, Hegoaldeko Tres Saihesbidearen proiektuaren aurka (David Hoyos eta Gorka Buena, EHU irakasleak eta EKOPOL Ikerkuntza Taldeko kideak);
Sustapen Ministeriorenak baina trafiko handiago izango du, konkretuki egunean 77 (5 gehiago), beraz, tren trafikoaren handitzearen potentzialitatea mantenduko litzateke, eta hori guztia Sustapen Ministerioaren eta Garapen Ekonomiko eta Azpiegituren Sailak 2017ko uztailean sinatutako hitzarmenean ezarritako I.faserako gastuaren  kalkuluak aintzat hartuta, edo nabariki txikiagoa. 
Zeintzuk dira Barakaldo Naturalak proposatutako alternatiben abantailak eta existitzen diren azpiegituretan oinarritatuta dagoen lurperatzean?
- C1 (Santurtzi-Barakaldo) edo C2 (Muskiz-Barakaldo) izan, bidaiari zein merkantzientzat zaharkitua dagoen azpiegituraren modernizazioa Dakar. Onura social eta ekonomikoa, Portuarentzat esklusibitaterik gabe.
- Zeharkatzen dituen herrien berreskuratzea, bai batetik zein bestetik, milaka metro koadro birsortze urbanistikoa gauzatzeko  eta gaur egun auzoetan topatzen ditugun oztopo fisikoak saihesteko. Herri hauentzako onura social eta ekonomikoaren handitzea. 
- Geltokien birkokapena eta egokitasuna gaur egun indarrean dauden araudiak aintzat hartuta, arkitektura-oztopoak kenduz eta beharrezkoa den irisgarritasuna bultzatuz eragina duten herrietan. Garraio publikoaren sustapena, pribatuaren aurrean. 
https://drive.google.com/open?id=16tTNg87wXl6fbU35Y9VxkL14zFm6lkjF
Ondorioa: Gaur egungo landa-lurzoruak hartzen duen azalera mantentzea, bidaiarien eta merkantzien garraioa hobetzea, eta portuko azpiegitura zaindua bere gaur egungo mugimenduetarako eta etorkizunerako aurreikuspenetarako.
Guzti honi, beste abantaila bat gehituko diogu. Portu Agintaritza eta Administrazioek argitaratutako aurreikuspenak ez badira betetzen, SuperSur-eko 1A fasearekin gertatu zen bezala, ezarritako helburuaren erdia ez da bete, (eta norbaitek Gorostizako Santa Luciako sakanera joateko aukera badu, gaur egun bertatik atera zuten lurrarekin vetea, bertako trafikoa ikusita, hori ere ez dela betetzen esan dezakete), bidaiarien garraio publikoaren funtzionalitatea beteko zuen, aldi berean, herri batzuek birsortze urbanistikoa gauzatuko litzateke, beharra duten bi isurialdeetan (C1 edo C2).
Honi buruz zehatz mehatz ezagutzeko aukera izango duzue ekainaren 21an egingo dugun aurkezpen irekian. Deialdiaren informazioa hurrengo egunotan helaraziko dizuegu.
Eta bertara iritsita, gure aldarrikapena izan denera  bueltatzen gara: 
Proiektuaren gelditzea eta herri kontsulta zabaltzea: alternatibak daudela erakutsi dugu, bideragarritasuna aztertuta, eta aintzat hartzekoak dira. Ez dugu esaten dauden bakarrak direla, baina bakarrik erakutsi nahi dugu haiena ez dela aukera bakarra. 
Herri kontsulta: Guztion dirua delako, gure herriak eta gure ondare naturalak direlako, etorkizunean horrekin bizi izan beharko dugulako, eta beraz, erabakia hartzeko parte aktiboa izateko eskubidea dugulako.


BARAKALDO NATURALA ETA EGUZKI

No hay comentarios:

Publicar un comentario

barakaldonaturala@gmail.com. Con la tecnología de Blogger.