domingo, 28 de enero de 2018

San Bizenteko Jaietan bultzada handi bat eman diogu sinadura-bilketari

Gaur San Bizenteko Jaietan  sinadura-bilketa egiten egon gara Nekazaritza Azokaren alboan. Ehundaka pertsonak Lurrak ematen dizkiguten produktuak ikustera, dastatzera, edatera eta erostera joan dira eta gero... gure mahaietan lurraren alde sinatzeko geldialdi txiki bat egin dute. 
Gaur bultzada garrantzitsua gure sinadura-bilketa eman diote eta milaka kontatzen dezakegula esan ahal dugu; baina hurrengo asteetan sinadura gehiagoren bila egongo gara gure alkatesari barakaldar askori gure lurra kezkatzen zaigula eta gure herrian edozer egitea ez dugula onartzen esateko. 
NON?:
Otsailak 3: Ibarreta-Zuloko Inauterietan arratsaldeko 18.00 etatik
Otsailak 10: Bide Onera Plazan (Barakaldoko Inauterietan), 18.00 etatik  
Otsailak 11: Santa Agedaren erromerian goizeko 8.30 etatik
Otsailak 17: Erreka Ortuko Inauterietan arratsaldeko 18:30 etatik

...eta soilik mahaiak ipiniko gara?
Otsailak 17: Goizez Kotxe-Karabana egingo dugu
Otsailak 18: ... beste egun batean kontatuko dizuegu, baina gorde ezazue tartetxo bat zuen agendan
 
Egun horietan plana ez badaukazu edo tartetxo bat badaukazu, hurbil zaitez gure natura defendatzera


Gora Gorostiza! 
Gora Zubileta-Kastrexana!
Gora Barakaldo Berdea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario