Bi urteko epean (2020aren hasieran),
Sustapen Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak Hegoaldeko Tren Saihesbidearen
obrak hasiko dituzte, Barakaldo zeharkatuko du, Trapagaraneko mugatik Kadagua
ibairarte, honek suposatuko du beste eraso bat birika berdeari eta Gorostiza
eta Kastrexanako landa auzoei.
Aurreko urteetan, hainbeste maite dugun eta hainbeste jende bisitatzen duen
inguruak zelako orbainak jasan dituen ikusi dugu. Bai Barakaldotik zein beste
herri batzuetatik bisitatzen duten inguru hau, nahi ta nahiez, bere fisionomia
aldatuz joan da: SuperSur, Oiolako urtegia, Ur-Partzuegoaren hoditeria handia,
Gorostizan dagoen ACBren presa,etab.
Orain, inguru hortan Hegoaldeko Tren
Saihesbidea aurreikusten da eta arrazoi bakarra Seranteseko tunela da. Bilboko
Portu Agintaritzak (Eusko Jaurlaritza) eraikitzea erabaki zuen, jarraipena
emango zionproiektu sendo baten justifikaziorik gabe eta 50 milioi euroko
kostuarekin. Errealitatea, ia hamarkada batean zigilatuta egon den tunela izan
da.
Orain ordaindu arazi nahi diguten hipoteka
baten pieza bihurtu dute, nahiz eta eskatu ez dugun, ad hoc merkantziei irteera emateko ibilbide bat diseinatuz, eta
funtzionalidadea emateko Bilboko Portuko merkantziei alferrikako irteera bat
eman ahal izateko. Eta helburu honekin, 560 milioi xahutzeko asmoa dute, soilik
lehenengo fasean.
Eta konbentzitzeko Abiadura Handiko
konexioarekin justifikatzen duten, Frantziaren erabakiz, Europan jarraipenik ez
duena. Lehen Corredor Atlántico-tik Madril, Lisboa eta Algecirasantza, orain
ministroak Gobernu autonomikoari baieztatu dionetik ez dela merkantzia
konexiorik egongo Abiadura Handiarekin Gasteizetik aurrera,
Cantábrico-Mediterraneo korredoreari buruz hitz egiten dute. Ia bihar zer
bururatzen zaien…
Ez badugu ezer egiten, gure inguru
naturalaren eta gure landa auzoen defentsan ez bagara posizionatzen, gure
bizitzan zehar hainbeste asteburuetan gozatu dugun hortaz, bai bidexketatik
pasiatu, atajoak eta leku zoragarriak bilatu, bai bizi kalitateagatik,
eskaintzen digun osasunagatik, bere epelean bizi garenontzat, gaur egun
ezagutzen duguna izateari utziko dio.
Horregatik, guk “BARAKALDOGATIK, NIK
SINATZEN DUT” esaten dugu. Eta zuk?
Hurrengo asteetan Barakaldoko auzo
desberdinetan sinadurak batzen ikusiko gaituzu, laguntzeko prest egon diren
auzo desberdinetako saltokietan utziko ditugu, edo zuretzat erosoagoa bada, hemen klikatu dezakezu… Sinatzeko arrazoi gehiago nahi badituzu,
bideoan zure auzokideek ematen dituztenak ikusi ditzakezu. Gure asmoa sinadura
guztiak gure alkatesari, Amaia del Campo, ematea da, ikus dezan zenbat
barakaldarrek konpartitzen duten berak 2015ean proiektuari buruz esandako “hau
astakeria bat da” esaldia. Urte eta erdi beranduago, “eskualdeko garapen
jasangarrirako itxaroten genuen proiektua da” esan.
… eta ez bazara Barakaldon bizi, hemen ere esan diezaiokezu. (Barakaldoko gazte batzuen ekimena change.org-en)
No hay comentarios:
Publicar un comentario