https://mendietaneolikorikezbarakaldo.blogspot.com/
Urtarrilaren 26a NBEk iazko abuzutuan aldarrikatutako "Energia Garbiaren Nazioarteko Eguna" ospatuko da lehen aldiz. Mendietan Eolikorik EZ-Barakaldo plataformak egun honetan aldarrikatu nahi dugu, energia garbien aldeko apustua egiten dugun heinean,, gure mendien defentsaren alde eta energia eolikorako industrialde erraldoia bihurtzeko asmoaren aurk gaudela. Hala ere, garbi esan ehar dugu ez dugula energia nuklearra energia garbi bezala ulertzen. Osasunareko eta ingurumenerako oso arrikstusuak diren eta milaka urtez aktibo dauden hondakinak sortzen baititu. Eusko Jaurlaritzak diseinatutako plangintzaren aurka gaude, plangintza ekonomizista delako, eta oligopolio elektrikoen eta putre funtsen gustukoa; gure natura-ondarea haien esku jartzen baitu.
Plangintza politiko horrek ez du bat egiten NBEren aipatutako ebazpenarekin. Horren hitzaurrean, honako hau aldarrikatzen da: "…garapen jasangarria hiru dimentsioetan — ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa — modu orekatu eta integratuan lortzeko konpromisoa". eta "energiari buruzko gaien ikuspegi integratu eta koherentea izateko eta energia-arloko munduko agenda osoan sinergiak sustatzeko beharra, pobrezia desagerrarazteko eta Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko arreta jarrita", egungo eta etorkizuneko belaunaldien interes orokorraren alde.
Larrialdi klimatikoaren fasera iritsi gara, gobernuen geldotasunaren eta enpresa transnazional handien negazionismoaren ondorioz. Enpresa hauek, hain zuzen, orain Eusko Jaurlaritzaren Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren idazketaren inspirazio iturri dira. Premiazkoa da, halaber, energiaren desfosilizazioan aurrera egitea, bai eta bioaniztasuna babesteko eta hobetzeko benetako politikak ezartzea.
Helburua ez da negozio-nitxo berriak irekitzea korporazio handi horientzat, petrolioaren eta gasaren agortzearen aurrean status quoari eusteko, baizik eta NBEren ebazpenak adierazten duen bezala, "denontzako energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa eskuratzea, pobrezia desagerrarazteko eta 2030 Agenda lortzeko osagai integral gisa" .
Hauek dira helburu integratuok: egungo eta etorkizuneko belaunaldien interesa, pobrezia desagerraraztea, eta ekonomia-, gizarte- eta ingurumenaren garapen iraunkorra. Helburuen ikuspegi integral horretatik, trantsizio-eredu deszentralizatua defendatzen dugu. Eredu horretan, sektore publikoak eragile nagusia behar du izan. Sektore horrek dagoeneko antropizatuta dauden eremuetan bideragarriak diren ekimen guztiak sustatuko ditu. Era berean, 0 kilometroko hornidura elektrikoa bilatuko du, eskuragarria eta fidagarria, eta ekoizpenaren eta kontsumoaren kultura berri batekin osatuko dena, biztanleria gisa eraginkortasun energetiko handiagoa lortzeko.
Barakaldoren kasuan, Sasiburu-Peñas Blancas eta Argalario-Mendibil mendilerroen aukeratzeak Arantxa Tapiaren Sailak ekologia, historia eta paisaia-balio handiko eremuekiko duen mespretxuaren adibide nabarmena da. Izan ere, ohikoa da gune horiek babesten dituzten araudiekiko errespeturik ez izatea. Era berean, ohikoa da gizartearen parte-hartzea eta esparru zientifikoaren gomendioak mespretxatzea, eremu horiek bere gustukoak ez direnean. Belarri-babesak dituen asto gisa, foru-aldundiek bidalitako txostenak ere ez ditu kontuan hartzen, Plangintza Sektorial honen aurkakoak baitira.
Gure aldetik, argi izan dezatela: "Energia berriztagarriak BAI, baina EZ horrela". Gaur Energia Garbiaren Nazioarteko Egunean eta urteko egun guztiak ere gure jarrera aldarrikatu nahi dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario