KOMUNIKATUA
Hemen gaudenok zera
adierazi nahi dugu: kokoteraino gaude, gure natur guneak lardaskatzen dituzten
azpiegiturak inposatu nahi dizkigutelako, Errekatxoko harana behin eta berriro,
zatikatu, zulatu, eta moztu nahi dutelako, aipatutako natur guneak ongizatea eta
osasuna baino ekarri ez badigu ere.
Zera utzi nahi dugu
argi: dena porlanez estaltzeko, batzuek duten presa baztertzen badugu, eta
elkarrizketari eta eztabaidari aukera bat ematen badiegu, konturatuko gara
benetan gure beharra zein den, baita behar hori nola asetu ere. Aukera hobeak
badaudela, eta gainera, 4.0 politikari zabalduko diogu atea; non urezko arauak
zerak diren: hobe limurtzea, inposatzea baino, eta berriztatzeko bestearenak
entzun egin behar direla.
Gure herriko berde
gunerik handiena zeharkatzen, eta Bi zubi-bideek Gorostitza eta Kastrexanaren
gainetik igarotzen, Hegoaldeko Tren Saihesbidearen proiektuak barakaldarrak
geldo uzten ez dituela demostratu dugu azken hilabete hauetan. Guztiz
kontrakoa: proiektu hori ezagutu duten neurrian, berandu baino lehen hasi dira
“basakeria” berri hori arbuiatzen. Informazioa izan da eta da, erreakzioaren
gakoa.
Horra hor zergatik tematzen diren hemen bizi garenoi proiektu honen xehetasunak ezkutatzen: Nondik sartu nahi dute horrenbeste tona porlan? Non kokatuko zutabe erraldoi horiek? Lurra eta hondakinak ateratzeko, nondik igaroko dute milaka kamioik? Zeintzuk izango dira desjabetutako etxeak eta orubeak? Geure Udaletxeari eta bereziki Alkatetzari begira egiten ditugu galdera horiek, zeren eta udalerri honen auzokideak garen heinean, Erakunde horiek izan beharko lirateke geure interesen jagole nagusiak. “Berririk ez dago” bezalako erantzunak ez ditugu onartzen. Horren inozoak ez gara.
Ba, hori guztia
gorabehera, informazioa lortu eta hedatu egin dugu. Aztertu eta baloratu egin
dugu: EZ DUGU ONARTZEN. Argi ikusi dugu gauzak beste era batera egin zitezkeela;
hala diseinu zein metodologiaren aldetik. Zeren eta, basakeria honen aurrean,
beste aukera batzuk badaude. Gure berdegunearen defentsan dago geure indarra;
Elkarrizketa zein eztabaidari BAIetzan
datza gure indarra; lanean, gure indar-gunea. Ate hori zabaltzeari uko egiten
diona, alferrikako EZetzaren alde
kokatzen da.
GORA BARAKALDO
BERDEA
No hay comentarios:
Publicar un comentario