miércoles, 7 de marzo de 2018

Udaletxea inguratu! Igande honetan entzungo gaituzte!


Barakaldo Naturala osatzen dugun auzo eta ekologista kolektiboak Hegoaldeko Tren Saihesbidea geldiarazteko aldarrikapenekin aurrera jarraitzen dugu. Sustapen Ministerioak proposatuta eta Eusko Jaurlaritzak Azterketa Informatibo berrian plazaratuko dituen aldaketen zain, ikusi dugunatik eta gure senari kasu eginez, ez da lehen azterketatik oso urrun egongo eta ingurugiro suntsitze handiak iragartzen ditu eta bait ere Gorostiza eta Kastrexanako landa auzoetan jasangaitzak eta konpoezinak izango diren afekzioak.
Apurka-apurka, gure herrian megaproiektu honen inguruan interesangatik ezarri nahi izan den isiltasuna apurtzen goaz, eta isiltasuna apurtzen doan heinean, ahots gehiagok geldiaraztea eskatzen dute. Baina oraindik posiblea da herri honi ahotsa emateko ardura dutenek hau guztia entzun ez izana.
Horrela, igande honetan 12:30etan gure Udaletxea inguratzeko deialdia egiten dugu, entzun gaitzaten, barakaldar guztion etxea izan behar duenaren aurrean ikus gaitzaten. Badakigu, igandea izanik, ez direla bertan egongo, baina badakigu mezua helduko zaiela eta argi geratuko dela beraiei zuzentzen garela. Amaia del Camporentzat dugun eskakizuna argia eta erreza da, eta oso logikoa gure ustetan: herriko milaka herritarren iritzia behar denari helearazi diezaiola.
Horretarako, bere arrazoiak entzutea eta ulertzea beharrezkoa da. Ez dugu ez  esaten arrazoi gabe. Proiektua geldiarazi nahi dugu eztabaida herritar bat zabaldu ahal izateko, beharrizan errealak elkarrekin aztertzeko, ondorioak eta alternatibak, eta herri galdeketa batean barakaldarrek zer nahi duten erabaki dezaten. Hau guztia informazioa errazten eta ikuspuntu guztiei ahotsa emanez, ez soilik haien agintarienei, oinarrizkoa edonork bere iritzi propioa eraiki dezan.  Hori da prozesu partehartzailetzat ezagutzen duguna. 

BARAKALDO NATURALA 
2018ko Martxoaren 7an

No hay comentarios:

Publicar un comentario

barakaldonaturala@gmail.com. Con la tecnología de Blogger.