domingo, 6 de mayo de 2018

Ehunka pertsona gure gune naturalak defentsan parte hartu dute Barakaldo Naturalaren manifestazioa


Ostegunean Hegoaldeko Tren Saihesbidearen proiektua gelditzea eskatzeko ea 6.000 sinadura helarazi diogu Udal Gobernuari. Gaur, ehunka bizilagun  Barakaldoko erdialdeko kaleetatik joan gara Mamiki batukadaren erritmoarekin. Herriko Plazatik irten gara eta hor berean amaitu dugu martxa, Endika Lahainen "Herriaren hilketa" rap-a entzuten. 

KOMUNIKATUA
Hemen gaudenok zera adierazi nahi dugu: kokoteraino gaude, gure natur guneak lardaskatzen dituzten azpiegiturak inposatu nahi dizkigutelako, Errekatxoko harana behin eta berriro, zatikatu, zulatu, eta moztu nahi dutelako, aipatutako natur guneak ongizatea eta osasuna baino ekarri ez badigu ere.

Zera utzi nahi dugu argi: dena porlanez estaltzeko, batzuek duten presa baztertzen badugu, eta elkarrizketari eta eztabaidari aukera bat ematen badiegu, konturatuko gara benetan gure beharra zein den, baita behar hori nola asetu ere. Aukera hobeak badaudela, eta gainera, 4.0 politikari zabalduko diogu atea; non urezko arauak zerak diren: hobe limurtzea, inposatzea baino, eta berriztatzeko bestearenak entzun egin behar direla.

Gure herriko berde gunerik handiena zeharkatzen, eta Bi zubi-bideek Gorostitza eta Kastrexanaren gainetik igarotzen, Hegoaldeko Tren Saihesbidearen proiektuak barakaldarrak geldo uzten ez dituela demostratu dugu azken hilabete hauetan. Guztiz kontrakoa: proiektu hori ezagutu duten neurrian, berandu baino lehen hasi dira “basakeria” berri hori arbuiatzen. Informazioa izan da eta da, erreakzioaren gakoa.


Horra hor zergatik tematzen diren hemen bizi garenoi proiektu honen xehetasunak ezkutatzen: Nondik sartu nahi dute horrenbeste tona porlan? Non kokatuko zutabe erraldoi horiek? Lurra eta hondakinak ateratzeko, nondik igaroko dute milaka kamioik? Zeintzuk izango dira desjabetutako etxeak eta orubeak? Geure Udaletxeari eta bereziki Alkatetzari begira egiten ditugu galdera horiek, zeren eta udalerri honen auzokideak garen heinean, Erakunde horiek izan beharko lirateke geure interesen jagole nagusiak. “Berririk ez dago” bezalako erantzunak ez ditugu onartzen. Horren inozoak ez gara.

Ba, hori guztia gorabehera, informazioa lortu eta hedatu egin dugu. Aztertu eta baloratu egin dugu: EZ DUGU ONARTZEN. Argi ikusi dugu gauzak beste era batera egin zitezkeela; hala diseinu zein metodologiaren aldetik. Zeren eta, basakeria honen aurrean, beste aukera batzuk badaude. Gure berdegunearen defentsan dago geure indarra; Elkarrizketa zein eztabaidari BAIetzan datza gure indarra; lanean, gure indar-gunea. Ate hori zabaltzeari uko egiten diona, alferrikako EZetzaren alde kokatzen da.



GORA BARAKALDO BERDEA

No hay comentarios:

Publicar un comentario