lunes, 7 de diciembre de 2009

MARCHA GUIADA: Camino costero a Santiago

Barakaldo Naturala plataforma ekologistak martxa gidatua antolatu du gure herria zeharkatzen duen kostaldeko Done Jakue bidetik. Txangoak 13,5 km-ko tartea eta 4 ordu t'erdiko iraupena du, eta datorren abenduaren 13an, igandean, izango da.

La plataforma ecologista Barakaldo Naturala ha organizado una marcha guiada por la parte del camino costero a Santiago que pasa por nuestro municipio. La excursión, que consta de un recorrido total de 13,5 km y de una duración de 4 horas y media, tendrá lugar el próximo 13 de diciembre, domingo.

sábado, 7 de noviembre de 2009

Martxa gidatua: Vuelta por el karst de Apuko

La plataforma ecologista Barakaldo Naturala ha organizado una marcha guiada por el karst de Apuko para el próximo 15 de noviembre, domingo. Pasaremos por Salgeta, Peñas Blancas (463 metros) y el barrio de Tellitu, recorriendo un total de 9 km. La excursión durará aproximadamente 4 horas. Os recomendamos llevar agua y botas de monte.

Iniciaremos la marcha a las 9:30 de la mañana en la iglesia de El Regato, y sobre las 14:30 la terminaremos en este mismo barrio. ¡Anímate!


Barakaldo Naturala plataforma ekologistak Apukoko karstetik martxa gidatua antolatu du datorren azaroaren 15erako, igandean. Salgeta, Harkaitz Zuriak (463 metro) eta Tellitu auzotik igaroko gara, guztira 9 km. eginez. Txangoak 4 orduko iraupena izango du gutxi gora-behera. Ura eta mendi botak eramatea gomendatzen dizuegu.

Ibilbideari Errekatxoko elizan ekingo diogu goizeko 9:30etan, eta 14:30ak aldera bukatuko dugu auzo berean. Anima zaitez!

jueves, 29 de octubre de 2009

Chalets de "lujo" bajo el agua

El pasado mes de julio, aprovechando la época estival y que la mayoría de gente ya estaba de vacaciones, comenzó la construcción de los chalets de Gorostiza. Durante estos tres meses las obras han avanzado a una velocidad vertiginosa; parece que la empresa constructora, o las instituciones que controlan su trabajo más bien, quieren terminar las casas cuanto antes. Realmente nos preguntamos si esta repentina prisa no será una estrategia para evitar las denuncias de los grupos que desde el principio nos hemos posicionado en contra de este proyecto.

Pero esta vez tampoco van a conseguir callarnos. Hoy, la plataforma Barakaldo Naturala quiere denunciar de nuevo el sin sentido de este proyecto, teniendo como base para ello las razones que exponemos a continuación:
1.- Ataque contra los recursos naturales:
  • Han cementado el suelo más fértil de todo nuestro municipio, la conocida como “campa de las lechugas”.
  • Las obras se están llevando a cabo a escasos 30 metros del río, que es el hábitat natural del Pez Espinoso. No podemos olvidar que la Diputación Foral de Bizkaia aprobó el 8 de diciembre de 2008 el Plan de Gestión del Pez Espinoso. Este plan tiene como objetivo eliminar las amenazas sobre la especie, promoviendo la recuperación, conservación y manejo adecuado de sus poblaciones, así como la protección, mantenimiento y mejora de sus hábitats en el Territorio Histórico de Bizkaia. Está claro que este proyecto no es compatible con la conservación del Pez Espinoso.
2.- Ataque contra la ciudadanía:
  • En vez de gastar el dinero en medidas efectivas contra la crisis económica, las inversiones están dirigidas a la construcción de chalets de lujo.
  • En nuestro municipio hay 4.053 casas vacías, pero éstas no se utilizan para cubrir las necesidades de los y las barakaldesas, que tienen serias dificultades para adquirir una vivienda, sino que se mantienen vacías mientras se siguen construyendo nuevas viviendas. Esto demuestra que los políticos solo piensan en los beneficios económicos y en las personas que no tienen ningún tipo de problema económico (el precio de los chalets ronda los 500.000€), en quienes pueden comprar estos chalets para ser más exactos. ¿Saben estos potenciales compradores que a escasos metros va a pasar la Variante Sur Ferroviaria?

3.- Peligro para los futuros y futuras habitantes:

Los chalets se están construyendo encima de la llanura de inundación del río Castaños. Esto se traduce en que, en el caso de que haya un periodo de lluvias intensas, el río se puede desbordar inundando toda la zona. Hecho que en el pasado cercano se ha dado en más de una ocasión según la información que nos han facilitado los propios vecinos y vecinas de la zona. ¿Qué pasaría en caso de producirse una inundación en dicha zona? ¿Cuántas personas muertas podría llegar a haber por la especulación salvaje enunos terrenos inundables?
4.- Protección para nuestros últimos espacios naturales:

Las obras de Gorostiza se pueden incluir en la amplia lista de ataques al medio ambiente que se están llevando a cabo en Barakaldo en los últimos años: la construcción del Megapark en Zuloko-Ibarreta; la Super-Sur atravesando Gorostiza, el monte Argalario y la Cordillera de Sasiburu; la construcción de más chalets en Basatxu y El Regato; las amenazas de la cantera de Tellitu y la Variante Sur Ferroviaria, etc. Agresiones que se están llevando a cabo de manera continua en nuestros espacios naturales en nombre del desarrollo. ¿Qué herencia le van a dejar a nuestra descendencia?

-->

"Luxuzko" txaletak urpean

Pasa den uztailean, uda zela eta jende gehiena oporretan egongo zela aprobetxatuz, Goroztitzako txaleten eraikuntza hasi zen. Hiru hilabete hauetan obrek erritmo ikaragarrian egin dute aurrera; badirudi txaleten eraikuntzaz arduratzen den enpresa eraikitzaileak edota honen lana kontrolatzen duten instituzioek etxeak ahalik eta arinen bukatu nahi dituztela. Bat-bateko presa hau, hasiera-hasieratik proiektu honen kontra egin dugun taldeon salaketa ekiditeko estrategia ez ote den galdetzen diogu geure buruari.

Baina oraingo honetan ere, ez dute gu isiltzea lortuko. Gaur berriz ere Barakaldo Naturala plataformak proiektu honen zentzugabekeria salatu nahi du, ondoren azalduko ditugun arrazoiak oinarritzat hartuz:

1.- Baliabide naturalen kontrako erasoa:
  • Gure udalerrian aurki daitekeen lurzoru emankorrena (“letxugen zelaia” deiturikoa, alegia) zementuz estali dute.
  • Obrak Hiruarantza Arrainaren habitat naturala den errekatik oso gertu egiten ari dira, 30 metro baino gutxiagoko distantziara. Honekin batera ezin dugu ahaztu 2008ko abenduaren 8an Bizkaiko Foru Aldundiak Hiruarantza Arrainaren Kudeaketa-Plana onartu zuela. Plan honen xedea espeziearen biziraupena arriskuan jartzen duten ekintzak ezabatzea da, honen populazioak mantenduz eta modu egokian kudeatuz. Bizkaiko Lurralde Historikoan aurkitzen diren haien habitatak babestea, mantentzea eta hobetzea ere du helburu. Argi dago proiektu hau ez datorrela bat Hiruarantza Arrainaren mantentzearekin.

2.- Herritarren kontrako erasoa:
  • Dirua krisi ekonomikoari aurre egiteko neurri eraginkorretan gastatu ordez, inbertsioa luxuzko etxe hauen eraikuntzara zuzenduta dago.
  • Gure udalerrian 4.053 etxebizitza hutsik daude, baina hauek etxe bat eskuratzeko arazo larriak dituzten barakaldarren beharrak asetzeko erabili beharrean, hutsik mantentzen dira eta etxebizitza berriak eraikitzen dira. Izan ere, agintari politikoek etekin ekonomikoa baino ez daukate buruan eta arazo ekonomikorik ez duten pertsonengan baino ez dute pentsatzen, txalet hauek erosi ahal dituztenengan (hauen prezioa 500.000€ ingurukoa da) hain zuzen ere.
-->
3.- Etorkizuneko bizilagunentzako arriskua:

Txaletak Castaños ibaiaren arroaren gainean, hau da, ibaiak higatzen duen eremuaren gainean eraikitzen ari dira. Beraz, eurite gogor baten ondorioz ibaiak gainezka egingo balu zonalde hau urpean geldituko litzateke. Fenomeno hau historikoki hainbat aldiz eman da zonaldeko bizilagunek azaldu digutenez. Zer gertatuko litzateke zonalde honetan uholde bat egongo balitz? Zenbat pertsona hilko lirateke espekulazio basati honen erruagatik?
4.- Babesa gure azken gune naturaletarako:

Azken urteotan Barakaldon egiten ari diren suntsipen ekologikoen zerrenda luzean sartu daiteke Gorostitzan egiten ari diren aldrebeskeria hau. Zuloko-Ibarretan Megapark eraikitzea; Super-Surrak Gorostiza bera, Argalario mendia eta Sasiburu mendikatea zeharkatzea; Basatxu eta Errekatxon txalet gehiago egitea; Tellituko harrobia eta Hegoaldeko Tren Saihesbidearen mehatxua, etab. Garapenaren izenean gure herriko azken gune naturaletan egiten ari diren sarraskiak. Zer utziko dute gure ondorengoentzat?

domingo, 18 de octubre de 2009

Martxa gidatua: Ibaizabal eta Galindo ibaiak

Barakaldo Naturala plataformak Ibaizabal eta Galindoko itsasadarretatik ibilaldia antolatu du datorren urriaren 25erako, igandean. Honako martxa honek ez du inolako zailtasunik, horregatik oso aproposa da haurrentzat. Kirol zapatilak eta prismatikoak eramatea gomendatzen dizuegu. Correos-en (Truebako parkean) bilduko gara goizeko 10:00etan eta 13:30ak aldera bukatuko dugu 4 km-ko ibilaldia. Anima zaitez eta etorri gurekin!

Deialdi honekin batera, fitxa bat helarazten dizuegu non aurkitu ditzakezuen momenturarte prestatuta dauzkagun hurrengo ibilaldiak. Apuntatu egunak, informatzen jarraituko dugu.


La plataforma Barakaldo Naturala ha organizado una salida entre las rías del Ibaizabal y el Galindo para el próximo 25 de octubre, domingo. Esta marcha carece de dificultad alguna, por lo que es muy adecuada para los más pequeños y pequeñas. Os recomendamos llevar deportivas y prismáticos. Nos reuniremos a las 10:00 de la mañana en Correos (parque de Trueba) y terminaremos sobre las 13:30 esta marcha de 4 km. ¡Anímate y ven con nosotr@s!

Junto con esta convocatoria, os mostramos una ficha donde podéis encontrar las próximas marchas que tenemos preparadas hasta el momento. Apuntaos los días, seguiremos informando.

martes, 22 de septiembre de 2009

Martxa gidatua: Agirtzako sakana

Hasi berri den kurtsoan, Barakaldo Naturala plataforman ibilaldiei eta kontzientziazio ekimenei jarraipena emateko asmoa daukagu. Zentzu horretan, animatu nahi zaituztegu datorren urriaren 4an egingo dugun martxan parte hartzera. Oraingo honetan Agirtzako sakana ezagutu eta gozatu ahal izango dugu.

Apuntatu eguna! Urriaren 4an Errekatxoko elizan bilduko gara goizeko 9:30etan. Mendiko botak eta edateko zerbait eramatea gomendatzen dizuegu. Itzulera 13:30ak aldera izango da.


Este curso recién empezado, en la plataforma Barakaldo Naturala tenemos la intención de continuar con la dinámica de las excursiones e iniciativas de concienciación. En ese sentido, os queremos animar a participar en la marcha que realizaremos el próximo 4 de octubre. En esta ocasión podremos conocer y disfrutar del Barranco de Agirtza.

¡Reserva el día! El 4 de octubre nos reuniremos a las 9:30 de la mañana en la iglesia de El Regato. Os recomendamos llevar botas de monte y algo para beber. La vuelta está prevista para las 13:30 aproximadamente.

lunes, 22 de junio de 2009

Presentación de nuestra propuesta

En marzo del 2008 nacía en nuestro municipio la plataforma ecologista Barakaldo Naturala, integrada por diversos agentes sociales y políticos. Nuestro objetivo ha sido trasladar a la ciudadanía la preocupación por las dinámicas destructivas de las instituciones, que están acabando con los últimos y valiosísimos espacios naturales de Barakaldo.

En ese sentido, a lo largo de los últimos meses hemos desarrollado diversas actividades que han contado con el respaldo y la participación de numerosas personas: marchas, concentraciones de protesta, recogida de firmas, charlas, exposiciones, manifestaciones...

Además de eso, quienes estamos participando en la plataforma hemos estado trabajando en la elaboración de una "Propuesta de protección ambiental para la cordillera de Sasiburu, Argalario, el valle de El Regatro, Gorostiza y el río Castaños". Una propuesta que no está cerrada y que pretende constituir la base a debatir y perfeccionar junto con los agentes sociales e instituciones competentes.

Mañana, 23 de junio, martes, Barakaldo Naturala realizará a través de una rueda de prensa la presentación de esta propuesta, para después introducirla en el registro del Ayuntamiento. Os invitamos a venir, nos reuniremos a partir de las 11:00 de la mañana en la Herriko Plaza.

Convocatoria para los medios de comunicación: a las 11:30.

2008ko martxoan Barakaldo Naturala plataforma ekologista sortu zen gure udalerrian, hainbat eragile sozial eta politikok osatua. Gure helburua izan da instituzioen dinamika suntsitzaileei buruzko kezka zabaltzea, Barakaldoko azken gune natural baliotsuetan eragiten ari diren suntsiketaren aurrean.

Zentzu horretan, azken hilabete hauetan zehar ekimen ezberdinak burutu ditugu herritar askoren babesa eta parte hartzearekin: martxak, protesta kontzentrazioak, sinadura bilketak, hitzaldiak, erakusketak, manifestazioak...

Horretaz gain, plataforman parte hartzen dugun kideok "Sasiburu mendikatea, Argalario, Errekatxoko harana, Gorostitza eta Castaños ibaiaren ingurunea babesteko proposamena" prestatzen aritu gara. Itxita ez dagoen proposamena, eragile sozial eta instituzio eskudunekin batera eztabaidatzeko eta hobetzeko oinarria.

Bihar, ekainaren 23an, asteartean, proposamen honen aurkezpena egingo du Barakaldo Naturalak prenstaurreko baten bidez, geroago Udalaren erregistroan sartzeko. Gonbidatzen zaituztegu guztioi etortzera, goizeko 11:00etatik aurrera Herriko Plazan bilduko gara.

Komunikabideentzako deialdia: 11:30etan.

domingo, 14 de junio de 2009

Vertidos de la Super-Sur en el río Castaños

Ayer se celebró en el barrio de Errekatxo la anual "Fiesta de la cereza" y Barakaldo Naturala aprovechó la ocasión para trasladar a la ciudadanía la necesidad de proteger las últimas zonas naturales de Barakaldo.

La plataforma ecologista denunció los vertidos al río Castaños que se están produciendo como consecuencia de las obras de la Super-Sur y realizó una concentración de protesta. Además se recogieron numerosas firmas entre las personas que se acercaron a ver la exposición.

Prentsa-oharra:
Barakaldo Naturalak hainbatetan salatu duen bezala, Super-Surra beharrezkoa ez den triskantza itzela eragiten ari da Barakaldoko azken gune naturaletan. Horretaz gain, gune natural horien oreka ekologikoari kalte handia egiten dioten isurketak gertatzen ari dira obra horietan.

Hilabeteetan zehar behin baino gehiagotan gertatu diren arren, azken isurketa ikusgarria ekainaren 5an, ostiralean, izan zen, eta hainbat auzokidek begiztatu ahal izan zuten. Egun horretan Super-Sur autopistaren kamioiek lohi kantitate handia (zementuarekin nahasitako lurrak) bota zuten Castaños ibaira, urtegiaren aldean.

Auzokideak kexatu diren arren, enpresak ez du bere jokaera zuzendu, ezta Udalak eta Foru Aldundiak isurketa hauek ekiditeko gutxieneko neurriak hartu ere.

Castaños ibaian gertatutako isurketek ura kutsatu eta Arrain Hiruarantzari kalte egiten diote. Espezie hau desagertzeko zorian dago Euskal Herrian, eta pasaden 2008an babesteko kudeaketa plana onartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak. Honako galdera hau egiten diogu geure buruari: Hau al da espezie honi eman behar dioten babesa? Foru Aldundiak eta Udalak gure ingurua suntsituz eta diru publikoaz aberasten diren enpresak besterik ez dituzte babesten.

Anekdota moduan seinalatu behar dugu ekainaren 5an Ingurumenaren Nazioarteko eguna ospatzen zela. Ez al da itxurakeria hutsa egun hau zalaparta handiz ospatzea eta gero kontrakoa egitea?

Nahiz eta alferrik ari garela pentsatu, instituzio ezberdinei eraso hau kontrolatzeko exijitzen diegu, Arrain Hiruarantzaren Kudeaketa Plana martxan jar dezatela eta erantzuleei zigor ekonomikoa inposatu diezaietela ibaiaren ondare naturala berreskuratu ahal izateko.
Instituzioei eta hauek kudeatzen dituzten politikariei eskatzen diegu arduratsu jokatu dezatela gure gune naturalak behingoz babestuz eta eurek kontratatzen dituzten enpresak kontrolatuz.

Nota de prensa:
Como ya hemos denunciado desde Barakaldo Naturala en numerosas ocasiones, la Super-Sur está realizando enormes e innecesarios destrozos en los últimos espacios naturales de Barakaldo. Además de eso, en las obras se están produciendo vertidos que perjudican aún más el equilibrio ecológico de estos espacios naturales.

Aunque se han producido en más ocasiones en los diferentes meses, el último y espectacular vertido tuvo lugar el viernes día 5 de Junio y fue avistado por numerosas y numerosos vecinos. Ese día se vertió al río Castaños, a la altura del pantano, gran cantidad de lodo (tierra mezclada con cemento) procedente de los camiones de la autopista Super-Sur.

A pesar de las quejas de las y los vecinos, ni la empresa ha corregido su actuación ni el Ayuntamiento y la Diputación han hecho lo mínimo para evitar estos vertidos.

Los vertidos en el río Castaños, además de contaminar el agua, perjudican al Pez Espinoso, especie en peligro de extinción en Euskal Herria y cuyo plan de gestión para su protección fue aprobado por la Diputación de Bizkaia el pasado año 2008. Nos hacemos la siguiente pregunta: ¿Qué clase de protección de esta especie lleva a cabo la Diputación? La única protección real que dan la Diputación y Ayuntamiento es a las empresas que además de contaminar y destruir nuestro entorno, engordan sus bolsillos con dinero público para realizar una infraestructura tan perjudicial como innecesaria.

Como anécdota señalamos que el mismo día 5 de junio se celebraba fue el Día Mundial del Medio Ambiente. ¿No es una hipocresía celebrar dicho día a bombo y platillo y luego hacer todo lo contrario?

Aunque pensamos que en vano, exigimos a las distintas instituciones el control de dicha agresión, una sanción económica que redunde en la recuperación del río a su estado natural y la aplicación del Plan de Gestión del Pez Espinoso que suponga la recuperación de nuestro patrimonio natural -fauna y flora- existente en este río.
Pedimos a estas instituciones y a los políticos que las gestionan que dejen de hacer dejación de sus responsabilidades en este terreno y que asuman de una vez por todas sus obligaciones a la hora de proteger realmente nuestros espacios naturales y de controlar a las empresas que ellos mismos contratan.

(argazkiak: HerriKolore)

lunes, 8 de junio de 2009

Martxa gidatua: Monte Argalario

Barakaldo Naturala ha organizado para el próximo día 14 de junio, domingo, una marcha guiada para conocer el monte Argalario. Iniciaremos el recorrido, de 10 km aproximadamente, en Gorostiza y lo terminaremos en El Regato pasando por Santa Lucía, el Argalario y Arnabal.
Con esta excursión la plataforma ecologista da por concluído el ciclo de marchas que tenía previstas hasta el mes de junio. Animamos a tod@s l@s interesad@s a participar en la marcha para la cual nos reuniremos a las 9:30 de la mañana en la cafetería del Polideportivo de Gorostiza.

Barakaldo Naturalak Argalario mendia ezagutzeko martxa gidatua antolatu du datorren ekainaren 14rako, igandean. Ibilbideari Gorostitzan ekingo diogu eta Errekatxon emango diogu amaiera, Santa Lucia, Argalario eta Arnabal zeharkatuz. 10 km-ko luzera izango du gutxi gora-behera.

Txango honekin plataforma ekologistak bukatutzat ematen du ekainararte antolatuta zuen martxa zikloa. Interesatu guztiak bertan parte hartzera animatu nahi ditugu; Gorostitzako Polikiroldegiko kafetegian bilduko gara goizeko 9:30etan.

martes, 19 de mayo de 2009

Martxa gidatua: Ruta de los Pantanos

Barakaldo Naturala ha organizado para el próximo día 24 de mayo, domingo, una marcha guiada por la Ruta de los Pantanos. Visitaremos el Pantano de Gorostiza, el Pantano Viejo y la Ferrería de Urdandegieta (7 km en total). La excursión tendrá una duración aproximada de dos horas y media.

Nos reuniremos a las 9:30 de la mañana en la cafetería del Polideportivo de Gorostiza. ¡Anímate! ¡Ven con nosotr@s a conocer este entorno natural y difunde la convocatoria!


Barakaldo Naturalak Urtegien Bidea egiteko martxa gidatua antolatu du datorren maiatzaren 24rako, igandean. Gorostitzako Urtegia, Urtegi Zaharra eta Urdandegietako Burdinola bisitatuko dugu (7 km guztira). Txangoak bi ordu t'erdiko iraupena izango du gutxi gora-behera.

Gorostitzako Polikiroldegiko kafetegian bilduko gara goizeko 9:30etan. Anima zaitez! Etorri gurekin inguru natural hau ezagutzera eta deialdia zabaldu lagunen artean!

martes, 12 de mayo de 2009

El Árbol Singular ha sido talado

Barakaldo Naturala ha comunicado hoy en rueda de prensa que ha aparecido derribado el roble singular de El Regato, cuyo interés y relevancia ya había sido expuesto durante la marcha al mismo realizada el pasado 21 de marzo. La plataforma ha reponsabilizado al Ayuntamiento, a la Diputación y al Gobierno Vasco de este triste suceso por no haber adoptado las medidas y garantías adecuadas para su cuidado y protección, tal y como se pidió en un escrito el 10 de marzo y durante la marcha mencionada.

El Ayuntamiento ni siquiera ha recogido las bellotas esparcidas en el entorno del árbol, cuyo interés y antigüedad obligaría a haberlo realizado. La plataforma ecologista ha pedido al Ayuntamiento y demás instituciones que realicen las oportunas investigaciones acerca de las circunstancias en que se ha producido este suceso, por si cabe infligir sanciones a posibles responsables. Así mismo, ha pedido que se tomen en serio la protección del resto de árboles antiguos, singulares y de interés que hay en Barakaldo, para que no vuelvan a ocurrir hechos similares.

El árbol se trataba de un Quercus robur, especie incluida en el libro de Árboles Singulares de Euskadi del Departamento de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente del Gobierno Vasco (1990). A pesar de que debía garantizarse su conservación, este ejemplar se encontraba en un visible abandono (la zona era utilizada indebidamente como escombrera, almacén de construcción o incluso aparcamiento de coches). Su estado era bastante malo, estando hueco en su interior, aunque en los últimos años había sufrido una notable mejoría.

El pasado 10 de marzo, desde Barakaldo Naturala hicimos llegar al Ayuntamiento una solicitud para que se limpiara el entorno de este Árbol Singular y se dieran los pasos necesarios para pedir al Departamento de Medio Ambiente del Gobierno Vasco que lo incluyese en la lista de los 26 Árboles Singulares protegidos de la Comunidad Autónoma Vasca.

Barakaldo Naturalak jakinarazi du gaur prentsaurreko baten bidez Errerekatxoko haritz berezia moztuta agertu dela. Pasaden martxoaren 21ean bertara egindako martxan bere interesa eta garrantzia erakutsi genuen. Plataformak gertaera triste honen erantzule egiten ditugu Udala, Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, zuhaitza babesteko martxoaren 10ean eta aipatutako martxan eskatu genituen neurriak hartu ez izanagatik.
Udalak inguruan sakabanatutako ezkurrak ere ez ditu batu, antzinatasuna eta interesagatik kasu hauetan egin behar den bezala. Plataforma ekologistak Udalari eta beste instituzioei eskatu die gertatutakoa ikertu dezaten, badaezpada ere izan litekeen erantzuleei zigorra ezarri behar balitzaie. Halaber, Barakaldon dauden gainerako zuhaitz berezi eta zaharren babesa bermatu dezaten eskatu die, halakorik berriro gerta ez dadin.
Zuhaitza Quercus robur bat zen, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ateratako Euskadiko Zuhaitz Berezien gidan (1990) sartuta dagoen espeziea. Bere kontserbazioa bermatu behar zen arren, ale honen abandonua begi-bistakoa zen (leku hau zabortegi, eraikuntzarako biltegia edota kotxeen aparkaleku gisa erabiltzen zen behar ez bezala). Bere egoera nahiko kaskarra zen, barrualdea hutsik izanda, baina azken urteetan hobekuntza nabarmena izan zuen.
Joan den martxoaren 10ean, Barakaldo Naturalatik Zuhaitz Berezi honen ingurunea garbitzeko eta Euskal Autonomi Erkidegoak babestuta dituen 26 zuhaitz berezien zerrendan sartarazteko eskaera luzatu genion Udalari.

jueves, 23 de abril de 2009

Con motivo del Día Internacional de la Tierra

Barakaldo Naturala realizó ayer una rueda prensa con motivo de la celebración del Día de la Tierra. En ella, miembros de la plataforma ecologista informaron sobre la petición que han dirigido al Ayuntamiento instándole a que solicite al Ejecutivo de Lakua la protección «total y definitiva» de la cueva de Arriotxe, así como la retirada del barrio de Tellitu del Catálogo de Zonas Canterables del País Vasco.

Nota que se leyó:

En el barrio baracaldés de El Regato se encuentra el barrio de Tellitu, incluido recientemente por el Gobierno Vasco en el “Catálogo de Zonas Canterables del País Vasco”.

Este lugar es el pulmón verde y una zona de esparcimiento y ocio para un pueblo como Barakaldo, muy urbanizado y masificado, con una población aproximada de 100.000 habitantes, e integrado en una comarca, Ezkerraldea, cuya población supera los 222.000 habitantes.

Además cuenta con importantísimos valores naturales y paisajísticos que combinan la roca caliza y el encinar cantábrico (Quercus ilex subesp. ilex), siendo éste último muy escaso en la CAV, con un gran valor ecológico y protegido por la Norma Foral 11/97 del 14 de octubre para las especies frondosas autóctonas.

La zona de Tellitu se encuentra incluida en el Área de Amortiguación del Corredor Ecológico que conecta el monte Ganekogorta con el LIC Armañón. Este corredor pasa por el Suroeste del municipio englobando parte de la Cordillera de Sasiburu y la zona de Tellitu (“Red de Corredores Ecológicos de la Comunidad Autónoma de Euskadi” del Gobierno Vasco).

La Red de Corredores Ecológicos tiene como objetivos –tanto para los Corredores de Enlace como para las Áreas de Amortiguación– la prevención de impactos, la conservación y, en su caso, la restauración de elementos de vegetación natural, y la explotación sostenible de elementos de vegetación natural, así como la explotación sostenible de los aprovechamientos agrícolas, forestales, ganaderos y cinegéticos.

Tellitu se encuentra clasificado como de Alta Vulnerabilidad de Acuíferos (GESPLAN - Gobierno Vasco) y su alteración podría tener consecuencias negativas en la contaminación de los acuíferos de Barakaldo.

En el propio barrio de Tellitu se encuentra la cueva de Arriotxe, yacimiento prehistórico recogido en la “Carta Arqueológica de Bizkaia. Primera parte. Yacimientos de cuevas” (José Luis Marcos Muñoz - Universidad de Deusto 1982).

Esta cueva esta declarada zona de Presunción Arqueológica con la tipología C (área que ocupa el elemento más 5 metros alrededor del mismo, a partir de sus bordes más exteriores) mediante resolución de Gobierno Vasco de 5 de mayo de 2007, nº 2823.

En la cueva de Arriotxe, en diversas catas realizadas en sus galerías se localizaron restos del oso de las cavernas (Ursus Speleaeus) y restos arqueológicos al parecer sepulcrales. También se localizaron huesos humanos (destacando una mandíbula), cerámica, sílex, conchas y lapas.

Por todo lo expuesto anteriormente solicitamos de este Ayuntamiento los siguientes pasos a realizar:
  1. Que pida al Gobierno Vasco la protección total y definitiva de la cueva de Arriotxe.
  2. Que pida al Gobierno Vasco que retire Tellitu del “Catálogo de Zonas Canterables del País Vasco” y que declare zona no canterable la cueva de Arriotxe, el encinar de Tellitu y las zonas aledañas.

Irakurritako oharra:
Barakaldoko Errekatxo auzoan Tellitu auzoa aurkitzen da; auzo hau “Catálogo de Zonas Canterables del País Vasco” izeneko dokumentuan sartu du orain dela gutxi Eusko Jaurlaritzak.

Inguru hau arnas-gune berdea eta aisia-toki izaten jarraitzen du Barakaldo bezalako herri masifikatuarentzat. 100.000 biztanleko herria, Ezkerraldean, 220.000 biztanle baino gehiagoko eskualdean, kokatuta dagoena.

Horretaz gain, inguru honek aberastasun nabarmena gordetzen du natura eta paisaia balioei dagokienez. Kareharria eta Kantauriko artadia (Quercus ilex subesp. ilex) aurki dezakegu bertan. Azken artadi mota hau oso urria da EAEn eta balio ekologiko garrantzitsua du; espezie hostotsu eta autoktonoei buruzko urriaren 14ko 11/97 zenbakidun Arau Foralaren babesa du.

Tellituko ingurua Ganekogorta eta Armiñon arteko Bide Ekologikoaren Amortiguazio Gunean kokatuta dago. Bide hau udalerriko Hego-mendebaldetik pasatzen da Sasiburu mendikatearen zati bat eta Tellituko ingurua barne hartuz (Eusko Jaurlaritzaren “Euskal Autonomi Erkidegoko Bide Ekologikoen Sarea”).

Bide Ekologikoen Sarearen helburuak ondorengo hauek dira: inpaktuaren prebentzioa, landaredi naturalaren elementuen kontserbazioa eta elementu horien zein nekazaritza, abere, zinegetika eta basoko ekoizpenen ustiapen jasangarria.

Tellitu Akuiferoen Urrekortasun Handikoa bezala sailkatuta dago (GESPLAN - Eusko Jaurlaritza) eta bere aldaketak Barakaldoko akuiferoen kutsaduran ondorio larriak ekar litzake.

Tellitu auzoan ere Arriotxe leizea aurkitzen da, “Carta Arqueológica de Bizkaia. Primera parte. Yacimientos de cuevas” (José Luis Marcos Muñoz - Deustuko Unibertsitatea 1982) dokumentuan agertzen den historiaurreko aztarnategia.

Leize hau Ustezko Arkeologia eremutzat hartzen da C tipologiarekin (elementua eta honen inguruan 5 metro hartzen dituena, bere kanpoaldeko bazterretatik hasita) Eusko Jaurlaritzak 2007ko maiatzaren 5an aurkeztutako erabakiaren arabera, 2823 zkia.

Arriotxe leizeko galerietan egindako ikerketa ezberdinetan, leize-hartzaren (Ursus Speleaeus) eta hondakinak eta hilobiko hondar arkeologikoak aurkitu ziren. Gizakiaren hezurrak (besteak beste masailezur bat), zeramika, silex-a, maskorrak eta lapak ere aurkitu zituzten.

Hau guztiagatik Udal honi eskatzen diogu hurrengo urrats hauek eman ditzala:
  1. Eusko Jaurlaritzari Tellitu auzoa “Catálogo de Zonas Canterables del País Vasco”, dokumentutik ateratzeko eta Arriotxe leizea, Tellituko artadia eta alboko guneak harrobi ez bihurtzeko eskatu diezaiola.
  2. Eusko Jaurlaritzari Arriotxe leizearen babes osoa eta behin betikoa eskatu diezaiola.


AMA LURRA DEFENDA DEZAGUN!!

viernes, 17 de abril de 2009

Visita guiada a la Cueva del Elefante

Barakaldo Naturala ha organizado para el día 25 de abril, sábado, una marcha guiada hasta la Cueva del Elefante. Situada en el monte Argalario, en la zona de Arnabal, cuenta con varias galerías en las que podremos encontrar algunas coladas y estalagmitas.

Nos reuniremos a las 10:30 de la mañana en la Iglesia de El Regato. La plataforma ecologista se encargará de llevar el material de escalada necesario. Una ocasión inmejorable para conocer junt@s uno de los lugares más hermosos de nuestro municipio. ¡Anímate y difunde la convocatoria!


Barakaldo Naturalak Elefantearen Leizerainoko martxa gidatua antolatu du apirilaren 25erako, larunbata. Argalario mendian, Arnabalgo inguruan kokatzen den kobazulo honek hainbat meazulo ditu eta bertan koladak eta estalagmitak aurkitu ahal izango ditugu.
Errekatxoko Elizan bilduko gara goizeko 10:30etan, eta plataforma ekologistak eskaladako materiala eramateaz arduratuko da. Aukera ezin hobea gure udalerriko lekurik ederrenetariko bat elkarrekin ezagutzeko. Anima zaitez eta deialdia zabaldu!

miércoles, 18 de marzo de 2009

Visita guiada al Árbol Singular de El Regato

El próximo sábado, día 21 de marzo, con motivo del Día Mundial Forestal, la plataforma Barakaldo Naturala tiene previsto realizar una marcha guiada hasta el roble singular que se encuentra en la zona del embalse viejo de El Regato. La excursión tendrá una duración aproximada de una hora y media, siendo muy apta para niñ@s por su sencillez. Una vez allí aprovecharemos para limpiar el entorno del árbol. Nos reuniremos a las 10:30 de la mañana en la última parada del autobús de El Regato, al lado de la bolera. Animamos a las y los barakaldotarras a venir y a conocer el patrimonio natural de nuestro municipio.

El árbol en cuestión se trata de un Quercus robur, especie incluida en el libro de Árboles Singulares de Euskadi del Departamento de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente del Gobierno Vasco (1990). En base al informe de autorización expedido por el Decreto de Agricultura debe garantizarse su conservación. Sin embargo este ejemplar se encuentra en un visible abandono en lo que respecta a su cuidado y protección debido a las agresiones que sufre constantemente (la zona es utilizada indebidamente como escombrera, almacén de construcción o incluso aparcamiento de coches). Su estado es bastante malo, estando hueco su interior, aunque en los últimos años ha sufrido una notable mejoría.

El pasado 10 de marzo, desde Barakaldo Naturala hicimos llegar al Ayuntamiento una solicitud para que se tomasen las medidas necesarias con el objetivo proteger, mantener y limpiar este entorno; tales como la colocación de un vallado perimetral de 3 metros. En este sentido pedíamos lo siguiente:
  1. Que se limpie la zona del entorno de este Árbol Singular para cumplir con la Normativa anteriormente citada y alargar la esperanza de vida del mismo.
  2. Que realice cuantos convenios sean necesarios con las instituciones implicadas para conseguir su mantenimiento y conservación.
  3. Que dé los pasos necesarios para pedir al Departamento de Medio Ambiente del Gobierno Vasco que incluya este árbol en la lista de los 26 Árboles Singulares protegidos de la Comunidad Autónoma Vasca. Este decreto establece el régimen regulador de los mismos y define las siguientes medidas de protección:
  • Prohibición de aprovechamientos de sus productos y/o de sus partes o de su integridad, salvo la colecta con fines científicos de sus semillas con la debida autorización.
  • Prohibición de destruirlos, dañarlos y marcarlos, así como de utilizarlos como apoyo o soporte físico de objetos de cualquier naturaleza.

Datorren larunbatean, martxoaren 21ean, Nazioarteko Basoen Eguna dela eta, Barakaldo Naturala plataformak martxa gidatu bat egingo du Errekatxoko urtegi zaharraren aldamenean dagoen haritz bereziraino. Txangoa gutxi gora-behera ordu t'erdiko iraupena izango du, umeentzat oso egokia izanez bere erraztasunagatik. Behin helduz gero, zuhaitzaren ingurua garbitzeko aprobetxatuko dugu. Goizeko 10:30etan bilduko gara Errekatxoko autobusaren azken geralekuan, bolatokiaren ondoan. Barakaldotarrak animatu nahi ditugu etor daitezen eta gure herriko ondare naturala ezagutu dezaten.

Aipatutako zuhaitza Quercus robur bat da, eta Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ateratako Euskadiko Zuhaitz Berezien gidan (1990) dago sartuta. Nekazaritzari buruzko Dekretuak igorritako baimen txostenaren arabera, bere kontserbazioa bermatu behar da. Hala ere ale honen abandonua begi-bistakoa da bere zaintze eta babesari dagokionez jasaten dituen eraso etengabeak direla eta (leku hau zabortegi, eraikuntzarako biltegia edota kotxeen aparkaleku gisa erabiltzen da behar ez bezala). Bere egoera nahiko kaskarra da, barrualdea hutsik izanda, baina azken urteetan hobekuntza nabarmena izan du.
Joan den martxoaren 10ean, Barakaldo Naturalatik inguru hau babesteko, mantentzeko eta garbitzeko eskaera luzatu genion Udalari; esate baterako, 3 metroko hesi perimetrala jarriz. Zentzu horretan, hurrengo hau eskatu genuen:
  1. Zuhaitz Bereziaren ingurunea garbi dezala, honela lehen aipatutako Araudia betetzeko eta haritzaren bizi-itzaropena luzatzeko.
  2. Bere mantentzea eta kontserbazioa lortzeko asmoz, behar beste hitzarmenak egin ditzala inplikatuta dauden erakundeekin.
  3. Beharrezko pausoak eman ditzala eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailari eska diezaiola zuhaitza Euskal Autonomi Erkidegoak babestuta dituen 26 zuhaitz berezien zerrendan sartzeko. Dekretu honek zuhaitzen erregimen arautzailea ezartzen du, eta hurrengo babes neurri hauek zehazten ditu:
  • Debekatuta dago zuhaitzen ekoizkinak, zatiak edota zuhaitza osorik ustiatzea; ikerketa zientifikoetarako haziak biltzea posiblea da, baimena egokiarekin egiten bada.
  • Debekatuta dago zuhaitz hauek suntsitzea, galaraztea edota markatzea; edozein motatako objektuen euskarri edo sostengu fisiko bezala erabiltzea ere debekatuta dago.

viernes, 13 de marzo de 2009

Martxoak 17: Kontzentrazioa Gorostitzan

Barakaldo Naturala plataformak “Super-Sur”-aren obrak Argalario, Errekatxo eta Sasiburuko inguru naturalean eragiten ari diren suntsiketa ekologikoa salatu nahi du berriro ere. Bizkaiko Foru-Aldundiak entzungor egin dio ekologistek eta eragile sozialek luzatutako eskaerari, eta lanak gelditu beharrean gure ondare naturala txikitzen duen autopistaren eraikuntzarekin jarraitu du. Arrain Hiruarantza, besteak beste, desagertzeko arrisku larrian aurkitzen da honen ondorioz.

Hau guztia salatzeko eta erakunde publikoei azpiegitura erraldoi honen eraikuntzarekin ados ez gaudela jakinarazteko, datorren martxoaren 17an, asteartean, kontzentrazioa egingo dugu arratsaldeko 17:30etan Gorostitzako urtegian (zubia eraikitzen ari diren tokian). Zentzu horretan, barakaldotarrei basakeria honen aurrean ixilik gera ez daitezela eta deialdiarekin bat egin dezatela eskatu nahi diegu. Zure presentzia oso garrantzitsua da!



La plataforma Barakaldo Naturala quiere denunciar una vez más los destrozos ecológicos que están causando las obras de la “Super-Sur” en el entorno natural del Argalario, El Regato y Sasiburu. La Diputación Foral de Bizkaia ha hecho caso omiso a las peticiones de ecologistas y agentes sociales, y en lugar de detener las obras ha continuado con la construcción de la autopista destrozando nuestro patrimonio natural. Como consecuencia El Pez Espinoso, por ejemplo, se encuentra en serio peligro de desaparecer.
Para denunciar todo esto y hacer saber a las instituciones públicas que no estamos de acuerdo con la construcción de esta infraestructura gigantesca, el próximo día 17 de marzo, martes, realizaremos una concentración a las 17:30 de la tarde en el pantano de Gorostiza (donde están construyendo el puente). En ese sentido, queremos pedir a las y los barakaldeses que no permanezcan callad@s ante semejante salvajada y que se unan a la convocatoria. ¡Tu presencia es muy importante!

jueves, 26 de febrero de 2009

Charla abierta en San Vicente

La plataforma Barakaldo Naturala ha organizado una charla abierta junto con la Asociación de Vecin@s de San Vicente que tendrá lugar el próximo viernes, día 13 de marzo, a las 19:00 en la Casa de Cultura de San Vicente. En ella debatiremos sobre la transformación que ha sufrido nuestro municipio y de las amenazas que ponen en grave peligro los últimos espacios naturales de el Regato, Gorostiza, el monte Argalario, Basatxu o la cordillera de Sasiburu. ¡Acércate!


Barakaldo Naturala plataformak txarla irekia prestatu du San Bizenteko Auzo Elkartearekin batera datorren ostiralerako, alegia, martxoaren 13rako. 19:00etan emango diogu hasiera San Bizenteko Kultur Etxean, eta bertan gure herriaren transformazioaz eta azken gune naturalak (hala nola Errekatxo, Gorostitza, Argalario mendia, Basatxu edota Sasiburuko mendikatea) arriskuan jartzen duten mehatxuez eztabaidatuko dugu. Etor zaitez!

domingo, 8 de febrero de 2009

Marcha guiada entre el Castaños y el Cadagua

Barakaldo Naturala ha organizado para el próximo domingo día 15 de febrero una marcha guiada entre las vegas del río Castaños y el río Cadagua de la mano del Grupo Alpino Turista de Barakaldo y de la asociación cultural Amigos de Barakaldo. A las 9:30 de la mañana nos reuniremos en el Polideportivo de Gorostiza y comenzaremos la ruta, cuya duración se prevee que se extienda hasta las 13:00 aproximadamente.

Animamos a todas las personas interesadas en conocer nuestros espacios naturales a que aprovechen esta ocasión y vengan con nosotr@s.

Barakaldo Naturalak Barakaldoko Alpino Taldearen eta Barakaldoko Lagunak kultur elkartearen eskutik martxa gidatua prestatu du datorren iganderako, otsailak 15. Ibilaldia Castaños eta Cadagua ibaien artean pasatuko da. Gorostitzako Polikiroldegian bilduko gara goizeko 9:30tan 13:00ak alderarte luzatuko den martxari ekiteko.
Animatzen ditugu gure gune naturalak ezagutzeaz interesatuta dauden guztiak aukera aprobetxatzeko eta gurekin etor daitezen.

lunes, 2 de febrero de 2009

Nos vemos en Santa Águeda

El próximo domingo 8 de febrero, cientos de barakaldesas y barakaldeses emprenderemos la tradicional subida a la ermita de Santa Águeda con motivo de esta festividad. Se trata de una ocasión inmejorable para disfrutar de nuestro entorno natural junto con la familia o l@s amig@s. Entre los puestos habituales en los que podremos degustar los mejores txakolis y las mejores rosquillas, la plataforma ecologista Barakaldo Naturala colocará el suyo para continuar con la recogida de firmas que está llevando a cabo. Así que si todavía no lo has hecho, ¡acércate y échanos una firma!

Además, Barakaldo Naturala informa de que tiene preparada una marcha guiada para el próximo día 15 de febrero, en cuyo itinerario se encuentran el barrio de Santa Águeda y el bosquecillo de Larrazabal. Seguiremos informando sobre esta excursión.


Datorren igandean, otsailak 8, ehunka barakaldotarrek Agate Deunaren baselizaranzko igoera tradizionalari ekingo diogu jai egun hau dela eta. Aukera ezin hobea familia edota lagunekin batera gure inguru naturalaz gozatzeko. Ohiko postuen artean, non txakoli eta erroskilarik onenak dastatu ahal izango ditugun, Barakaldo Naturala plataforma ekologistak berea jarriko du egiten ari den sinadura bilketarekin jarraitzeko. Beraz, oraindik egin ez baduzu, hurbildu zaitez sinatzera!
Bestalde, Barakaldo Naturalak datorren otsailaren 15erako prestatu duen martxa gidatuaren berri eman nahi du. Ibilbidea Agate Deuna auzotik eta Larratzabalgo basotxotik pasatuko da. Ibilaldi honetaz informatzen segituko dugu.

viernes, 30 de enero de 2009

La hipocresía de IBERDROLA

Desde la plataforma Barakaldo Naturala queremos denunciar la política HIPÓCRITA y de imagen que desarrolla IBERDROLA, que con una manita de verde, como si de un ilusionista se tratase, pretende tapar ante nuestros ojos sus desaguisados.

Durante estos días las y los barakaldeses recibimos en nuestro pueblo la visita de un autobús de IBERDROLA que pretende hacernos comulgar con ruedas de molinos (¿será por excedentes?) vendiéndonos sus bondades. Diciéndonos que son los más verdes, los que más energía alternativa utilizan y los que más hacen por el medio ambiente. Queremos recordar que IBERDROLA mantiene abierta la central nuclear de Garoña, y pretende seguir manteniéndola en funcionamiento presionando al Gobierno para que le conceda una prórroga, ya que este año debería cerrarse.

En lo que se refiere a Barakaldo, queremos recordarle a IBERDROLA:
  • Que sigue manteniendo los transformadores junto a las viviendas afectando a sus moradoras y moradores. Y lo que es peor, que sigue manteniéndolos dentro de los colegios donde la población mayoritaria es infantil, como es el caso del colegio Arteagabeitia, desoyendo las reclamaciones de las madres y los padres para que los quiten.
  • Que durante las obras de mantenimiento de sus líneas, destrozó el túmulo de Eskachabel, yacimiento arqueológico de importancia, y que no ha hecho nada por proteger nuestro patrimonio cultural.
  • Que en julio de este recién terminado 2008, realizó en el Parque de Tellaetxe, a la entrada del Valle de El Regato, una poda salvaje de los árboles que había debajo de una de sus líneas eléctricas. Y lo hizo, supuestamente para su mantenimiento y conservación, cuando todavía estaban brotando, sin tener en cuenta que los trabajos de poda se hacen en fechas determinadas y con técnicas adecuadas. Sin embargo no era la primera vez que ocurrían hechos similares; en años anteriores hizo podas del mismo estilo y los árboles murieron. Estos hechos fueron denunciados al Ayuntamiento y comprobados por éste.
IBERDROLA no ha tenido ningún gesto con los árboles, con la zona donde se hicieron los destrozos ni con las y los vecinos a l@s que priva de este contacto con la naturaleza que tanto dice defender. Los únicos motivos por los que esta empresa hace promoción de su “energía verde” son los económicos, sin mencionar los graves efectos que sus parques eólicos tienen sobre el entorno natural, el paisaje y las especies protegidas.
¡¡IBERDROLA, MENOS MARKETING Y MÁS ACCIONES!!
SI REALMENTE ERES LA EMPRESA MÁS VERDE Y QUE MÁS MIRA POR EL MEDIO AMBIENTE, ¡¡CIERRA GAROÑA YA, QUITA LOS TRANSFORMADORES DE LOS COLEGIOS Y RESPETA NUESTRO PATRIMONIO Y NUESTROS ÁRBOLES!!


Barakaldo Naturala plataformatik salatu nahi dugu IBERDROLAk egiten duen politika HIPOKRITA, itxura berde huts batekin bere zatarkeriak estaltzen saiatzen dena ilusionista batek egin lezakeen bezala.

Egun hauetan zehar barakaldotarrok IBERDROLAren autobus baten bisita jasotzen ari gara herrian. Bertan haien ontasunak behar bezala saltzen dizkigute, haiek direla berdeenak, ordezko energi-iturri gehien erabiltzen dituztenak eta Ingurumena hobeen zaintzen dutenak esanez. Gogorarazi nahi dugu IBERDROLAk irekita mantentzen duela Garoñako zentral nuklearra, eta funtzionatzen mantentzeko asmoa duela; horretarako luzapen bat eskatu dio Gobernuari, aurten zentrala itxi beharko lukete eta.

Barakaldori dagokionez, IBERDROLAri gogoratu nahi diogu:
  • Transformadoreak etxebizitzen ondoan mantentzen jarraitzen duela, etxe hauetako bizilagunei kalte eginez. Are gehiago, ikastetxeetan –bertan diharduten gehienak haurrak izanik– mantentzen dituztela, Arteagabeitiako kasuan bezala, gurasoen erreklamazioei entzungor eginez.
  • Bere airetiko lineen mantentze-lanen ondorioz, Eskachabelgo tumulu arkeologikoa suntzitu zuela eta ez zuela ezer egin gure ondare kultural garrantzitsu hau babesteko.
  • Joan berri den 2008ko uztailean, bere lineetariko baten azpian zeuden zuhaitzen inausketa basatia burutu zuela Tellaetxe Parkean, Mespelerrekako sarreran. Hau egin zuen ustez zuhaitzak mantentzeko, hauek oraindik kimatzen ari zirenean, teknika aproposak erabili gabe eta garaia ez zela kontutan hartu gabe. Ez zen lehenengo aldia, ordea; aurreko urteetan ere antzeko gertaerak suertatu ziren eta zuhaitzak hil ziren. Gertaera hauen salaketa helarazi genion Udalari eta honek egiaztatu zituen.
IBERDROLAk ez du inolako arretarik izan gure zuhaitzekin, hondatzea egin zen gunearekin edota naturarekiko kontaktua –IBERDROLAk hainbeste “defendatzen” duen naturarekiko kontaktua, alegia– galarazi dieten bizilagunekin. Interes ekonomikoengatik soilik hitz egiten du “energia berdeaz” enpresa honek. Zentzu horretan ez ditu aipatzen bere parke eolikoek ingurugiroan, paisaietan eta espezie babestuetan eragiten dituzten ondorio larriak.
IBERDROLA, MARKETING GUTXIAGO ETA EKINTZA GEHIAGO!!

BENETAZKO ENPRESA BERDEA BAZARA ETA INGURUMENAZ HAINBESTE ARDURATZEN BAZARA, ITXI GAROÑA ORAIN, KENDU IKASTETXEETAN DITUZUN TRANSFORMADOREAK ETA ERRESPETATU GURE ONDAREA ETA ZUHAITZAK!!

jueves, 15 de enero de 2009

Montaje en Power Point a vuestra disposición

¿Por qué decimos desde la plataforma que están destruyendo nuestros últimos espacios naturales? Las y los miembros de Barakaldo Naturala hemos preparado un Power Point (pincha sobre la imagen) para tratar de responder a esta pregunta. A través de las numerosas fotos y los datos que aparecen en este documento pretendemos explicar de una manera entendible la destrucción a la que están siendo sometidos nuestros espacios verdes.

Tomando como base este montaje, la plataforma ecologista tiene intención de continuar con las charlas que inició el pasado mes de diciembre en la Escuela de Idiomas. Si estás interesad@ en ofrecer una charla sobre el tema en tu colegio, asociación o grupo de amig@s, no dudes en ponerte en contacto con nosotr@s a través de nuestro e-mail o del teléfono 944009670 (Jose).



Zergatik diogu plataformatik gure azken gune naturalak suntsitzen ari direla? Barakaldo Naturalako kideok Power Point-a (irudiaren gainean klikatu) prestatu dugu galdera honi erantzuteko asmoarekin. Bertan agertzen diren argazki ugari eta datuen bitartez azaldu nahi dugu modu erraz batean gure gune naturalak jasaten ari diren suntsiketa.

Muntaia honetan oinarrituta, plataforma ekologistak joan den abenduan Hizkuntza Eskolan hasi zituen hitzaldiekin jarraitzeko asmoa dauka. Gai honen inguruko hitzaldia eman nahi baduzu zure ikastetxe, elkarte edota lagun-taldean, ez izan zalantzarik eta kontaktatu gurekin gure e-mailaren bidez edota telefono honen bidez: 944009670 (Jose).