viernes, 13 de marzo de 2009

Martxoak 17: Kontzentrazioa Gorostitzan

Barakaldo Naturala plataformak “Super-Sur”-aren obrak Argalario, Errekatxo eta Sasiburuko inguru naturalean eragiten ari diren suntsiketa ekologikoa salatu nahi du berriro ere. Bizkaiko Foru-Aldundiak entzungor egin dio ekologistek eta eragile sozialek luzatutako eskaerari, eta lanak gelditu beharrean gure ondare naturala txikitzen duen autopistaren eraikuntzarekin jarraitu du. Arrain Hiruarantza, besteak beste, desagertzeko arrisku larrian aurkitzen da honen ondorioz.

Hau guztia salatzeko eta erakunde publikoei azpiegitura erraldoi honen eraikuntzarekin ados ez gaudela jakinarazteko, datorren martxoaren 17an, asteartean, kontzentrazioa egingo dugu arratsaldeko 17:30etan Gorostitzako urtegian (zubia eraikitzen ari diren tokian). Zentzu horretan, barakaldotarrei basakeria honen aurrean ixilik gera ez daitezela eta deialdiarekin bat egin dezatela eskatu nahi diegu. Zure presentzia oso garrantzitsua da!



La plataforma Barakaldo Naturala quiere denunciar una vez más los destrozos ecológicos que están causando las obras de la “Super-Sur” en el entorno natural del Argalario, El Regato y Sasiburu. La Diputación Foral de Bizkaia ha hecho caso omiso a las peticiones de ecologistas y agentes sociales, y en lugar de detener las obras ha continuado con la construcción de la autopista destrozando nuestro patrimonio natural. Como consecuencia El Pez Espinoso, por ejemplo, se encuentra en serio peligro de desaparecer.
Para denunciar todo esto y hacer saber a las instituciones públicas que no estamos de acuerdo con la construcción de esta infraestructura gigantesca, el próximo día 17 de marzo, martes, realizaremos una concentración a las 17:30 de la tarde en el pantano de Gorostiza (donde están construyendo el puente). En ese sentido, queremos pedir a las y los barakaldeses que no permanezcan callad@s ante semejante salvajada y que se unan a la convocatoria. ¡Tu presencia es muy importante!

No hay comentarios:

Publicar un comentario