jueves, 25 de marzo de 2010

Ante la destrucción de nuestros últimos espacios naturales... ¡EXIGIMOS RESPUESTAS!

Pasaden ekainaren 23an, Barakaldoko herritarren eta Udaletxearen aurrean gure “Barakaldoko azken gune naturalak babesteko proposamena” aurkeztu genuen, eta asunto honen inguruan eztabaida prozesu bat irekitzeko eskatu. Dagoeneko bederatzi hilabete pasa dira eta Udal Gobernuak gure eskaerari erantzunik eman gabe jarraitzen du.

El pasado día 23 de junio, presentamos nuestra “Propuesta de protección para los últimos espacios naturales de Barakaldo” ante la ciudadanía de Barakaldo y el Ayuntamiento, y pedimos que se iniciase un proceso de debate en torno a este asunto. Han pasado ya nueve meses y el Gobierno Municipal sigue sin responder a nuestra solicitud.

(argazkia: HerriKolore)

----------
Bi urte igaro dira Barakaldoko hainbat eragilek gure natura-ondarea babesteko eta kontserbatzeko asmoarekin urrats berriak eman genituenetik. Aurreko udal agintaldian erregistroaren bidez hainbestetan aurkeztu zen “Barakaldon inguru berdea sortzeko Proposamena” abiapuntutzat hartuz, Barakaldo Naturala plataforma ekologista sortu genuen. Bertan hamaika erakunde sozial, sindikal eta politiko bildu ginen helburu tinko bezain beharrezkoarekin: Errekatxo, Argalario, Sasiburu eta Gorostitzako inguru naturalerako behin betiko berreskurapen proiektu bat bultzatzea.

Eremu hauek daukaten balio historiko, geologiko eta ekologikoaz gain (galtzeko zorian dauden hainbat espezieren habitat naturala izanda; Arrain Hiruarantzarena, kasu), Barakaldo bezalako herri masifikatuko eta Ezkerralde osoko birikiak eta asia-toki inportanteena direla nabarmendu behar dugu. Hau guztiagatik, mugimendu hau osatzen dugun pertsonok lanean aritu gara eta lan horren ondorioz “Barakaldoko azken gune naturalak babesteko proposamena” finkatu dugu. Sektore ezberdinen eta inplikatuta dauden instituzioen ekarpenei irekita dagoen proposamena da geurea.

Gure proposamenari ez erantzuteaz gain Udal Gobernuaren jarrera lotsagarria salatu nahi dugu; ez die inolako babesik ematen gure azken gune naturalei zementoz betetzen ari diren egitasmoen aurrean; txaletak Errekatxon eta Gorostizan, Super-Sur, ezta etorkizuneko mehatxuen aurrean ere; Hegoaldeko Tren Sahiesbidea eta Tellituko harrobia.

Aipatu eraso ekologiko horiek ez gutxitzea edo ekiditzeaz gain Udal Gobernuak berak bultzatu du luxuzko txaleten eraikuntza masiboa eta espekulazioa Barakaldoko haran emankorrenean. Barakaldoko Udal Gobernuaren jarrera antiekologikoa eta espekulatiboa salatu eta ezagutarazi nahi dugu Bizkaiko eta zehazki Barakaldoko biztanleen aurrean.

Kontutan hartuta ez digula erantzuten ezta benetako esku hartzeko aukerarik ematen ere honako galdera hau egin nahi diogu Udal Gobernuari: zertara dator hainbeste iragarki “herritarren partizipazioa”, Agenda 21 eta postontzi berdeei buruz? Barakaldarrei ziria sartzeko?

Pasaden ekainaren 23an, Barakaldoko herritarren eta Udaletxearen aurrean gure proposamena aurkeztu genuen, eta asunto honen inguruan eztabaida prozesu bat irekitzeko eskatu. Dagoeneko bederatzi hilabete pasa dira eta Udal Gobernuak gure eskaerari erantzunik eman gabe jarraitzen du. Uler dezakegu beste behin ere uko egiten diola Barakaldoko azken gune naturalak babesteko bere eskumena diren pausoak emateari. Barakaldo Naturalatik blokeo egoera hau gogor salatzen dugu eta jakinarazi nahi dugu ez dugula etsiko; jarraituko dugula gure aldarrikapena zabaltzen lan hau egiteko milaka herritarren babesa daukagula kontuan izanda. Gaur natura babestea biharko belaunaldien etorkizuna defendatzea baita.
----------
Han pasado dos años desde que numerosos agentes de Barakaldo diésemos nuevos pasos con la intención de proteger y conservar nuestro patrimonio natural. Partiendo de la “Propuesta para la creación de un cinturón verde en Barakaldo”, que durante la legislatura anterior fue presentada por registro en reiteradas ocasiones, formamos la plataforma Barakaldo Naturala. En ella nos reunimos diversas organizaciones sociales, sindicales y políticas con un objetivo tan firme como necesario: impulsar un proyecto de recuperación definitivo para el entorno natural de El Regato, Argalario, Sasiburu y Gorostiza.

Además del valor histórico, geológico y natural que tienen estas zonas (constituyendo el hábitat natural de especies en peligro de extinción; como por ejemplo el Pez Espinoso), hay que resaltar que se trata del pulmón y de la zona de esparcimiento más importante para un municipio tan masificado como Barakaldo y para toda la Margen Izquierda. Por todo ello, las personas que hemos integrado este movimiento hemos estado trabajando y, como consecuencia de ese trabajo, hemos elaborado la “Propuesta de protección para los últimos espacios naturales de Barakaldo”. La nuestra es una propuesta abierta a las aportaciones de los distintos sectores y de las instituciones implicadas.

Además de no contestar sobre la propuesta de protección, nos parece vergonzosa la poca defensa de los últimos espacios naturales ante los proyectos que estan llenando de cemento y especulación dicho valle; Chalets de El Regato y Gorostiza, Super sur, o la amenaza futura de la Variante Sur Ferroviaria y la cantera de Tellitu.

No solo no intenta paralizar o minimizar alguno de estas agresiones medio ambientales, sino que ha potenciado la construcción masiva de chalets de lujo en el valle mas fertil de todo el municipio.

Con esta reflexión queremos denunciar y dar a conocer a tod@s Bizkain@s y en concreto a l@s Barakald@s nuestro descontento y malestar ante la postura antiecológica y especulativa por parte de nuestro Gobierno Municipal.

Teniendo en cuenta que no responde a nuestras propuestas ni nos da posibilidad real de participación queremos hacerle la siguiente pregunta: ¿para qué sirven tantos anuncios sobre consejos de participación, Agenda 21, buzones verdes, y demás marketing verde? ¿Para intentar engañar a los y las ciudadanas?

El pasado día 23 de junio, presentamos nuestra propuesta ante la ciudadanía de Barakaldo y el Ayuntamiento, y pedimos que se iniciase un proceso de debate en torno a este asunto. Han pasado ya nueve meses y el Gobierno Municipal sigue sin responder a nuestra solicitud. Podemos entender que una vez más se niega a dar los pasos que le competen para proteger los últimos espacios naturales de Barakaldo. Desde Barakaldo Naturala denunciamos con dureza esta situación de bloqueo y queremos dejar claro que no desistiremos; que seguiremos dando a conocer nuestra reivindicación sabiendo que para este trabajo contamos con el apoyo de miles de ciudadanas y ciudadanos. Porque proteger la naturaleza hoy es defender el futuro de las generaciones venideras.

No hay comentarios:

Publicar un comentario