Abiadura Handiko Trenaren eta Hegoaldeko tren-saihesbidearen aurkako herri mugimenduen iniziatibaz, eta tren sozial baten alde, hemen elkartu gara Hego Euskal Herriko sektore eta alor anitzeko kolektibo ugari. Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon kalera atera gara abiatu berri dugun “orain ardura-ahora responsabilidad” kanpaina plazaratzera talde eta norbanakoen babes zabalarekin.
Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala, kolektibo ekologistak, feministak, kultura arlokoak zein auzo eta herri ekimenetakoak dagoeneko atxikitu dira ondoren irakurriko dugun manifestura. Baina hasiera baino ez da hau, gehiengo sozialaren babesa izateko asmoarekin jaio den ekimena
da aurkeztera gatozena.
da aurkeztera gatozena.
Bizi dugun egoera honetan, arduraz jokatzeko eskaera da luzatu nahi duguna, pertsonen osasuna eta bizi baldintzak kolokan diren momentu honetan, baliabideak berauen ongizatea bermatzeko izan daitezen.
Udaletxe aurrean elkartu gara Bilbon. Hauxe izan da azken hilabeteetan ere pentsionisten mugimenduak astero astero aldarrikapenerako erabili duen lekua. Berau da kolektibo zaurgarri eta aldi berean borrokalari eta ilusioz beterikoaren ikur. Orain, arduraz jokatzeko eskatzera datorrena.
Udaletxe aurrean elkartu gara Bilbon. Hauxe izan da azken hilabeteetan ere pentsionisten mugimenduak astero astero aldarrikapenerako erabili duen lekua. Berau da kolektibo zaurgarri eta aldi berean borrokalari eta ilusioz beterikoaren ikur. Orain, arduraz jokatzeko eskatzera datorrena.
Horrekin batera, kolektibo zein norbanako oro gonbidatu nahi zaituztegu zuen atxikimenduak ematera orainardura.wordpress.com webgunearen bidez.
Arduratzen gaituen honen aurrean: ORAIN ARDURA
Arduratzen gaituen honen aurrean: ORAIN ARDURA
____________________
Sufrimenduz beteriko aste gogorrak izan dira: erabateko
bakardadean hil dira milaka senide, gure osasun-langileak jo ta su ibili dira
lan-baldintza kaskarretan, egoitzetako langileek adinekoen zaintza bermatzeko
ahal izan duten guztia egin dute, ez da gaixo guztientzako arnasgailu nahikorik
egon, milioika test eta babes-ekipo falta izan dira... Luzea da adibideen
zerrenda. Hain egoera zailen aurrean,
gaurkoan jendartearen portaera eredugarria izan dela azpimarratu nahi
dugu, elkartasuna eta elkarrenganako zaintza erabatekoak izan diren hamaika
ekimen aurrera eraman direlako.
2008an, mundu mailako krisi ekonomikoak espainiar estatuan nagusi zen adreiluan
oinarritutako ekonomia espekulatiboa zapuztu zuen. Hamabi urte geroago eta
osasun eta zerbitzu publiko guztietan murrizketak izan direlarik, azken
urteetan eman den osasun-krisi handienetako batek munduko lehen postuetan jarri
gaitu Covid-19aren heriotza-tasari dagokionez hain zuzen ere. Aldi berean
gainera, langabezi-tasa etengabe hazten ari da.
Gure erakundeek eredutzat dituzten Europa iparraldeko herrialdeek aldiz,
milaka bizitza, milioika enplegu eta enpresa txiki ez galtzea lortu dute, eta
ez da kasualitate hutsa izan bertan lortu izana. Ezinbestekoa da adreiluan eta
hormigoian oinarritutako iraganeko politika ekonomikoak bertan behera
uztea.
Jendarteak berak adieraziko digu jarraitu beharreko
norabidea, krisi larri hontan erantzunkizun bikainarekin aritu da eta.
Horregatik, aurrez aurre dugun etorkizun ziurgabe honetan, erakundeei eskatzen
diegu egoerak eskatzen duen mailan egotea eta iraganeko akatsak ez daitezela
errepikatu. Gure inguruko herrialde gehienetan, diru publikoaren kudeaketak
nolabaiteko logika soziala izan duen bitartean, espainiako estatua aireportuak,
autobideak eta, nola ez, milaka milioi balio duten abiadura handiko trenak
izateaz harro agertu da.
Manifestua
Horregatik guztiagatik, manifestu hau sinatzen dugun
pertsona, elkarte, sindikatu eta gainerako erakundeok "ORAIN ARDURA –
AHORA RESPONSABILIDAD" ekimenaren berri eman nahi dugu. Ekimen honek
AHTren proiektuak geldiarazteko eskatzen die erakunde eta administrazio
publikoei, honako argudio hauetan oinarrituta:
Espainiar estatua da abiadura handiko trenbideetan kilometro
gehien duen herrialdea, mundu mailan ekonomikoki boteretsuenak direnen aurretik
kokatzen delarik, hala nola, Japonia, Alemania, Frantzia eta AEB. Hala eta
guztiz ere, honen erabilera mailari dagokionez azken postuan kokatzen da,
kilometro bakoitzeko bidaiari-ratio txikiena baitu. `
Euskal Autonomia Erkidegoari eta Nafarroako Foru Erkidegoari
dagokienez, iragarritako AHTko tarte guztiak eraikiko balira, espainiar estatuaren bikoitza izatera iritsiko
litzateke milioi biztanleko kilometro ratioa. Euskal Y-an eta Iruñea eta
Castejon arteko lanetan ia 5.000 milioi euro gastatu dituzte dagoeneko.
Gainera, badira kontuan hartu beharreko beste hainbat proiektu: Miranda de Ebro
eta Gasteiz lotzen dituena (Arabako Haranak zeharkatuz); Iruñea eta Euskal
Y-aren artekoa (Sakana eta Lautada zeharkatuz edo Aralar zulatuz); Hegoaldeko
Trenbide Saihesbidea Bizkaian; eta hiriburuetako AHTko sarrera guztiak.
Guztira, aurrekontuan jasotakoa eraikitzeak 15.000 milioi euro inguruko kostua
izango luke.
Halako obrek suposatzen duten diru kopurua gogoan izan behar
dugu. Koronabirusaren krisia dela eta, Eusko Jaurlaritzak hasieran
autonomoentzat bideratu zuena adibidez, AHTren 100 metro eraikitzearen
baliokidea da (3 milioi euro). Era berean, kultura alorreko profesionalei
emandako 2,5 milioi euroak aldiz AHTren 83 metrori dagokio. Nafarroako Ospitale
Konplexuko Laborategi Bateraturako eraikinak AHTren 656 metro suposatzen ditu.
Bestalde, Gasteiz eta Iruñea arteko AHTren zatiak duen kostuarekin, Eibarren
duela urte eta erdi inauguratu zen ospitalea bezalako beste 32 eraiki litezke.
Gobernuek AHT bezalako azpiegitura handietan, inbertsio
erraldoiak egin dituzten bitartean, murrizketa handiak izan dira bizitzarako
oinarrizkoak diren hainbat alorretan, hala nola Osasunean eta Gizarte
Zerbitzuetan. Honen islada izan da azken asteetan ikusi izan duguna: ospitaleak
gainezka, osasun-langileen txanda bikoizketak, hiltegi bilakatu diren adinekoen
egoitzak, bakardadean hil den jendea, bat-batean ospitaletan eraldatutako
hotelak, beraien etxeetan maskarak fabrikatzen ari diren emakume ugari...
Egoera honetan ezinbestekoa da pertsonen bizitzari eta
elkarren arteko zaintzari eusteko beharrezkoak diren enpleguen garrantzia
azpimarratzea. Kontuan izan behar da enplegu horiek, nagusiki, emakumeek
betetzen dituztela. Hain zuzen ere, osasunean edo gizarte-zerbitzuetan lan
egiten duten pertsonen %75a emakumeak dira. Bizitzak sotengatuko dituen egitura
sozialetan gabeziaz beteta aurkitzen ditugu, guztionak diren baliabideak
kapitalaren metaketaren zerbitzura daudelako kokaturik. Honen adierazle da
aurrekaririk gabeko krisi honen baitan eta konfinamenduan egonik , AHTren obrek
aurrera jarraitu dutela, pertsona ororentzat bizimodu duin baterako beharrezko
zerbitzu publikoak bermatu beharrean.
Guzti hau dela eta, Espainiar gobernuari eta Nafarroan
gobernatzen ari diren alderdikideei eskatzen diegu, Ábalos ministroak kargua
hartu zuenean adierazitako hitz zuhurrak bete ditzatela. Orduan espainiar gobernuaren
apustu berria iragarri zuen: “trenen inbertsioak erabat birbideratu behar dira,
urte askoan abiadura handian zentratuegi egon baitira”. Ildo beretik, estatu
osora hedatu behar dira Isabel Pardo de Vera-k, Adifeko zuzendariak,
bultzatutako ekimena. Hau da, pasa den otsailean baztertu zuen Oviedo, Avilés
eta Gijón abiadura handiko trenaren bitartez lotzea, honek 10 minutuko
aurreztea suposatuko lukeelako besterik ez, hori bai neurrigabeko inbertsio
erraldoien truke.
Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu Pedro Azpiazu Ekonomia
eta Ogasun sailburuaren hitzak kontuan izan ditzala: “gastu publikoa murriztu
beharko litzateke eta horretarako obra handiak atzeratu”.
Aurreikusten den krisialdi larria guztion ahotan dagoen une
hontan, ezin dugu ez ikusiarena egin. Besteak beste, zerga-bilketa %20a
jaitsiko dela eta mugikortasuna murrizte aldera ekoizpenak birkokatzeko apustua
egingo dela dioten honetan.
Ondorioz, AHTren obrak berehala etetea eta bere proiektu
berriak bertan behera uztea eskatzen dugu. Egun daukagun ohiko tren sarea
mantentzea eta hobetzea bultzatzen dugu guztiontzako moduko garraiobidea izan
dadin; herriak, hiriak eta industrialdeak elkar komunikatzen dituena, pertsonak
zein merkantziak garraiatzen dituena, zonalde oro komunikaturik egotea bermatzen
duen lurralde antolaketan oinarritzen dena eta ekonomikoki edonorentzat
eskuragarri izango dena.
Honegatik guztiagatik, AHTko inbertsio ekonomiko osoa
premiazkoak diren alorretara bideratzea eskatzen dugu: nahikoa langile eta
baliabide dituen osasun publiko bat; adinekoen, mendekoen eta hauek zaintzen
dituzten pertsonen zaintza; pentsio duinak; oinarrizko diru sarrerak
guztiontzako; kalitatezko hezkuntza publikoa; euskararen sustapena; elikadura
burujabetzaranzko hautua; kalitatezko zerbitzu sozialak; zainketen
balioztatzea; Covi -19aren krisiak gogor kolpatu dituen sektoreetaz bizi diren
pertsonen babesa (komertzio txikiak, kulturgileak…). Azken finean, aurrez aurre
dugun krisi ekologiko (aldaketa klimatikoa, bioaniztasunaren galera,
kutsadura,...) eta soziala kontuan izango dituen eredu ekonomiko berrien
beharra dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario