jueves, 10 de julio de 2008

Karmengo Jaiak 2.008

Barakaldo Naturalak hainbat ekintza burutuko ditu hastear dauden Karmengo Jaietan zehar. Uztailaren 12an, datorren larunbatean, 20:30etan Herriko Plazatik irtengo den Koadrilen Jaitsieran parte hartuko dugu Batukadak eta beste talde lokalek lagunduta, Barakaldoko kaleak erreibindikazio, kolore eta musikaz betez. 19:30etan bilduko gara txozna esparruan dena prestatzeko. Anima zaitez eta etorri gurekin ondo pasatzera! Errekatxo erreserba naturala!!

Horretaz gain, sinadurak biltzeko dinamikarekin jarraituko dugu herrian antolatuko diren aktibitate ezberdinak aprobetxatuz. Esate baterako, uztailaren 13an, igandean, Herriko Plazan izango gara Txikien Dantza Agerraldiarekin batera. Txozna esparruan ere presente egongo gara Ezpitsua plataformak duen txoznaren bidez. Arratsaldero mahai bat jarriko da hemen ahalik eta sinadura gehien biltzeko.

Barakaldo Naturalatik eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntzagatik eta jaiak gozatzea opa dizuegu.



Barakaldo Naturala llevará adelante diversas acciones a lo largo de las Fiestas del Carmen que están a punto de comenzar. El próximo sábado, día 12 de julio, participaremos en la Bajada de Cuadrillas que saldrá a las 20:30 de la Herriko Plaza, llenando las calles de Barakaldo de reivindicación, color y música y acompañad@s por la Batukada y otros grupos locales. Nos reuniremos para prepararlo todo a las 19:30 en el recinto de txoznas. ¡Anímate y ven con nosotr@s a pasarlo bien! ¡¡El Regato reserva natural!!

Además, continuaremos con la dinámica de recogida de firmas aprovechando las distintas actividades que se organicen en el municipio. Por ejemplo, el domingo día 13 de julio estaremos en la Herriko Plaza junto al Alarde de Danzas Txikis. También estaremos presentes en el recinto de txoznas a través de la txozna que tiene la plataforma Ezpitsua. Todas las tardes se pondrá aquí una mesa para recoger la mayor cantidad posible de firmas.

Desde Barakaldo Naturala queremos agradeceros vuestra ayuda y os deseamos que disfrutéis de las fiestas.

No hay comentarios:

Publicar un comentario