sábado, 21 de octubre de 2017

Ordezkari politikoek eta beste arlo batzuetakoek zergatik ezetz esaten diogun Hegoaldeko Tren-Saihesbideari jakin ahal dute lurraren gainean

https://drive.google.com/open?id=0Byb8XHAc8CEUbGc1TzZyWG5ubFE
Irudian klikatu bideoa ikusteko
Barakaldo Naturalak ordezkari polítikoekin eta arlo akademikoko eta ingurumenaren lagunekin ibilbide hau antolatu du helburu bakar batekin. Hau da Barakaldoko gure birika berdean inposatu nahi duten Hegoaldeko Tren Saihesbidearen aizpegitura berri honen aurrean gure kezkak, arrazoiak eta jarrera lurraren gainean jakinaraztea. Laguntzen gaituzten pertsonak hauek dira:


  • Iñigo Martínez (Elkarrekin Podemos-en Legebiltzarkidea)
  • Jose Ramón Becerra (Equo/Elkarrekin Podemos-en Legebiltzarkidea)
  • Javier Seoane (PSE-EEren Lurraldeko Politikaren Arduraduna)
  • Javier Busselo (Podemos-Ahal Dugu-en Azpiegituren Arduraduna)
  •  Ramón Sánchez (Euskadiko Equo-ren kobozeramailea eta Equo/Irabaziren zinegotzia Barakaldon)
  • Eder Alvarez (IU-Ezker Anitza eta Barakaldoko zinegotzia)
  • Gorka Bueno (EHU)
  • David Hoyos (EHU)
  • Sergio de Juan (Equinoccio Natura) 

Denoi ibiltze honetatik laguntzea eskertzen dizuegu, eta orain zeintzuk diren Barakaldo Naturala Plataforma osatzen dugun auzo elkarteen eta talde ekologisten kezkak eta arrazaoiak azalduko dizuegu:

Krisi industrial larriaren amaierarekin, Ezkerraldean gogor jo zuena, Bizkaiko Administrazio desberdinek indarrak eta bitartekoak batu dituzte Bilbo Handi kosmopolita bat birmoldatzeko.  Horretarako, “botxoa” bere iragan industrialetik libratzeko beharrarekin, garrantzitsutzat jotakoak alde batera uzten joan da, ez zirelako haien parametro estetiko urbanistikoetara mugatzen. Eta horrela, Barakaldo bezalako udalerri bat, antzina Bizkaiko motro ekonomikoa izandakoa, gaur egun zerbitzu udalerria da, edo “norbaiten zerbitzura” dago.

Horrela MaxCenter edo MegaPark bezalako konplexu komertzialak heldu zitzaizkigun, gaur arte ondorio ekonomikoak izan dituzten operazio urbanistikoak eta Ansion balio ekologiko handiko hezeguneen galera ekarri zuen, baina ez zen inguru natural hauen berrekurapenaren alde apostu egin.   

Kutsatutako 400.000 metro kubikoko lurra isolatzeko lindane zelda bat onartu behar izan genuen, Barakaldon bolumen handienak detektatu zirelako, eta bidez batez, inguruetan detektatutakoa ere. Behin betiko irtenbide bat topatu arte, denbora baterako alternatiba izan da, 21 urte bete ditu bere eraikuntza hasi zenetik eta ez dauka eraispen datarik, nahiz eta hasiera batean 20 urterako epea ezarri zen zigilapenaren bukaeratik, 5 urte barru agortuko dena, eta oraindik ez dakigu zein den proposatzen duten irtenbidea kutsatutako milaka lur tona horientzako. 

Bilboko Portuaren lekualdatzea Zierbanara merkantzien zirkulazio bezala planteatzen da. Aldirietako linearen aprobetxatuz, ez zen nahikoa. Eta 2007an  merkantzien mesedean, Bizkaiko Foru Aldundiak SuperSur errepidea bultzatu zuen, Lurraldeko biztanleriarentzako hipoteka garrantzitsu bat ezarriz eta barakaldarrentzat kostu bikoitza izan du gure “birika berdeari” kalte larriak sortuz, azpiegitura horrek erabilera eta beharrak ez dituenean ase. Piko hori ez da berriro eman, eta urte batzutan eman den “susperraldi ekonomikoan”, oraindik goian jo zuen merkantzien zirkulazioaren  %20 gutxiagoko balantzea aurkezten du.

Gaur egun, Bilboko Portua asebetetzeko azpiegitura berri bat ezartzeko helburuarekin aurkitzen gara: Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea. EAEko biztanleriarentzako kostu garrantzitsua izango du, 600.000 milioi euro inguru aurreratu dira Gobernuko Kupoaren bidez eta beste behar batzuei kenduz, eta berriro ere, Barakaldoko eremu naturalak erasotuz eta Gorostiza eta Kastrexanako auzokideei kalteak sortuz.

Aurreko guztia kontuan hartuz, Barakaldo Naturala Plataforman proiektu berri honekiko jarrera kritikoa mantentzen dugu eta gure birika berdearen kontrako eraso gehiago ez ditugu onartzen. Egiatasunez eta alderatzeko datuekin biztanleentzako bere beharra eta onurak  justifikatzeko eskatzen dugu. Onura ez bakarrik poltsiko berrientzat, eta hor bakarrik, baldintza hori beeteta, prozu parte hartzaile bat eskatzen dugu kaltetutako inguruko talde ekologista, auzo eta sozialekin.  Lan egin behar da ibilbidea murrizteko auzokideek eta gure inguruko eremu naturalen kalteak gutxitzeko landa eta zoru naturalen artifizializazioa murrizteko.

Sustapen Ministerioak 2015eko azaroan argitaratu zuen azken Aurretiko Informazio Azterketan, eta orain gehiago Arantxa Tapia, Garapen Ekonomiko eta Azpiegituren sailburuak iragarri duenetik Eusko Jaurlaritzaren aldetik Informazio Azterketa berri bat. Plataformatik, ohartarazi dugu lindane zelda azpitik  igaroko dela eta Hiri Hondakin Solidoen zabortegiaren gainean dagoela, argitaratutako Informazio Azterketan ez da bere existentzia aintzat hartu, eta Udalari eskatu zaio gure herriaren interesak defendatzeko aholkularitza aditua eta independientea izatea.  

Gaur egun, 2017ko Aurrekontuei PSE-EE-ak aurkeztutako emendakin bati esker, Barakaldo Naturala Plataforma osatzen dugun kolektiboei  aukera hori sortzen zaigu. Plataforma osatzen dugunok gure auzokideak informatzeko lan egin dugu: azpiegitura berri horrek ekarri ditzakeen ondorioetaz, ingurugiro eremuko profesionalekin kontaktuak egin ditugu, EHUko irakasleekin eta Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniari Eskolarekin… Batzuk gaur hemen gurekin ditugunak, aholkulari talde independiente bat osatzeko, benetan baloratzeko azpiegitura beharrezkoa den edo ez baloratzeko, eta beharrezkoa bada, zeintzuk izan daitezkeen ibilbide alternatiboak eta kostu gutxien dutenak gure eremu naturalean bideragarriak izateko.   

Pasaiako Portuko Portu Agintaritzako Presidentea, Ricardo Peña, azkenean egin ez zen Kanpo Portuaren proiektuaren inguruan, eta Administrazio desberdinek bermatu zutena, orain hilabete gutxi esan zuen: “Erreferentzia bezala beti hartzen da zifra hori”-2006-2007ko jardutean merkantzien mugimenduaren bolumeari erreferentzia eginez-, “baina ezohizkoa izan zen, ez soilik portuko jardunean, baizik eta sektore guztietan. Anekdota bat izan zen, baina auzitan jarri zuen proiektu desberdinak, kanpo portukoa bezala.  Zorionez, ez genuen egin. Imaginatu ezazue gaur egungo trafikoaren obra hori eta 1.000 milioiko zorra hutsik dagoen portu batentzat. Koplak aterako zizkiguten. Gelditzea erabaki gogorra izan zeta eta aurreikuspen batzuk zapuztu zituen, baina denborak esan digu zuzen jokatu genuela”. Eta gehitu zuen; “errealitatea tematia da eta erabakiak hartzeko behin baino gehiagotan auzitan jarri beharra dago”. (Uztailaren 23an Diario Vascon argitaratutako elkarrizketa)

Kontuan izanik Hegoaldeko Tren Saihesbidearen proiektua suspertzeko motibazioak  antzekoak direla -gogoratu dezagun 2007a baino lehen proiektu bat egon zela Bilboko Portua merkantzien mugimenduak gora egin zuenean, eta ez da berriro errepikatu-, hori da Barakaldo Naturaleko partaideok proposatzen duguna: ADMINISTRAZIOEK DIRU PUBLIKOAREKIN HARTZEN DITUZTEN ERABAKIAK AUZITAN JARTZEA. Denona den dirua, eta kostu kalkulaezin eta konponezinak batzen zaizkio: GURE INGURU NATURALEN SUNTSIPENA.


Eusko Jaurlaritzak ikerketa informatibo berri bat egiteko asmoa duela ikusirik, aukera hau ere aprobetxatu nahi dugu Udal Gobernuari proiektu honetarako Udal Lan Mahaia biltzeko deialdi bat egiteko; teknikariekin, seriotasunez eta helburu batekin: herri honentzat zeintzuk diren marra gorriak definitzea  eta Eusko Jaurlaritzari argi helaraztea, hau da, barakaldarren interesak defendatzea.


BARAKALDO NATURALA PLATAFORMA

No hay comentarios:

Publicar un comentario

barakaldonaturala@gmail.com. Con la tecnología de Blogger.