jueves, 29 de octubre de 2009

Chalets de "lujo" bajo el agua

El pasado mes de julio, aprovechando la época estival y que la mayoría de gente ya estaba de vacaciones, comenzó la construcción de los chalets de Gorostiza. Durante estos tres meses las obras han avanzado a una velocidad vertiginosa; parece que la empresa constructora, o las instituciones que controlan su trabajo más bien, quieren terminar las casas cuanto antes. Realmente nos preguntamos si esta repentina prisa no será una estrategia para evitar las denuncias de los grupos que desde el principio nos hemos posicionado en contra de este proyecto.

Pero esta vez tampoco van a conseguir callarnos. Hoy, la plataforma Barakaldo Naturala quiere denunciar de nuevo el sin sentido de este proyecto, teniendo como base para ello las razones que exponemos a continuación:
1.- Ataque contra los recursos naturales:
  • Han cementado el suelo más fértil de todo nuestro municipio, la conocida como “campa de las lechugas”.
  • Las obras se están llevando a cabo a escasos 30 metros del río, que es el hábitat natural del Pez Espinoso. No podemos olvidar que la Diputación Foral de Bizkaia aprobó el 8 de diciembre de 2008 el Plan de Gestión del Pez Espinoso. Este plan tiene como objetivo eliminar las amenazas sobre la especie, promoviendo la recuperación, conservación y manejo adecuado de sus poblaciones, así como la protección, mantenimiento y mejora de sus hábitats en el Territorio Histórico de Bizkaia. Está claro que este proyecto no es compatible con la conservación del Pez Espinoso.
2.- Ataque contra la ciudadanía:
  • En vez de gastar el dinero en medidas efectivas contra la crisis económica, las inversiones están dirigidas a la construcción de chalets de lujo.
  • En nuestro municipio hay 4.053 casas vacías, pero éstas no se utilizan para cubrir las necesidades de los y las barakaldesas, que tienen serias dificultades para adquirir una vivienda, sino que se mantienen vacías mientras se siguen construyendo nuevas viviendas. Esto demuestra que los políticos solo piensan en los beneficios económicos y en las personas que no tienen ningún tipo de problema económico (el precio de los chalets ronda los 500.000€), en quienes pueden comprar estos chalets para ser más exactos. ¿Saben estos potenciales compradores que a escasos metros va a pasar la Variante Sur Ferroviaria?

3.- Peligro para los futuros y futuras habitantes:

Los chalets se están construyendo encima de la llanura de inundación del río Castaños. Esto se traduce en que, en el caso de que haya un periodo de lluvias intensas, el río se puede desbordar inundando toda la zona. Hecho que en el pasado cercano se ha dado en más de una ocasión según la información que nos han facilitado los propios vecinos y vecinas de la zona. ¿Qué pasaría en caso de producirse una inundación en dicha zona? ¿Cuántas personas muertas podría llegar a haber por la especulación salvaje enunos terrenos inundables?
4.- Protección para nuestros últimos espacios naturales:

Las obras de Gorostiza se pueden incluir en la amplia lista de ataques al medio ambiente que se están llevando a cabo en Barakaldo en los últimos años: la construcción del Megapark en Zuloko-Ibarreta; la Super-Sur atravesando Gorostiza, el monte Argalario y la Cordillera de Sasiburu; la construcción de más chalets en Basatxu y El Regato; las amenazas de la cantera de Tellitu y la Variante Sur Ferroviaria, etc. Agresiones que se están llevando a cabo de manera continua en nuestros espacios naturales en nombre del desarrollo. ¿Qué herencia le van a dejar a nuestra descendencia?

-->

"Luxuzko" txaletak urpean

Pasa den uztailean, uda zela eta jende gehiena oporretan egongo zela aprobetxatuz, Goroztitzako txaleten eraikuntza hasi zen. Hiru hilabete hauetan obrek erritmo ikaragarrian egin dute aurrera; badirudi txaleten eraikuntzaz arduratzen den enpresa eraikitzaileak edota honen lana kontrolatzen duten instituzioek etxeak ahalik eta arinen bukatu nahi dituztela. Bat-bateko presa hau, hasiera-hasieratik proiektu honen kontra egin dugun taldeon salaketa ekiditeko estrategia ez ote den galdetzen diogu geure buruari.

Baina oraingo honetan ere, ez dute gu isiltzea lortuko. Gaur berriz ere Barakaldo Naturala plataformak proiektu honen zentzugabekeria salatu nahi du, ondoren azalduko ditugun arrazoiak oinarritzat hartuz:

1.- Baliabide naturalen kontrako erasoa:
  • Gure udalerrian aurki daitekeen lurzoru emankorrena (“letxugen zelaia” deiturikoa, alegia) zementuz estali dute.
  • Obrak Hiruarantza Arrainaren habitat naturala den errekatik oso gertu egiten ari dira, 30 metro baino gutxiagoko distantziara. Honekin batera ezin dugu ahaztu 2008ko abenduaren 8an Bizkaiko Foru Aldundiak Hiruarantza Arrainaren Kudeaketa-Plana onartu zuela. Plan honen xedea espeziearen biziraupena arriskuan jartzen duten ekintzak ezabatzea da, honen populazioak mantenduz eta modu egokian kudeatuz. Bizkaiko Lurralde Historikoan aurkitzen diren haien habitatak babestea, mantentzea eta hobetzea ere du helburu. Argi dago proiektu hau ez datorrela bat Hiruarantza Arrainaren mantentzearekin.

2.- Herritarren kontrako erasoa:
  • Dirua krisi ekonomikoari aurre egiteko neurri eraginkorretan gastatu ordez, inbertsioa luxuzko etxe hauen eraikuntzara zuzenduta dago.
  • Gure udalerrian 4.053 etxebizitza hutsik daude, baina hauek etxe bat eskuratzeko arazo larriak dituzten barakaldarren beharrak asetzeko erabili beharrean, hutsik mantentzen dira eta etxebizitza berriak eraikitzen dira. Izan ere, agintari politikoek etekin ekonomikoa baino ez daukate buruan eta arazo ekonomikorik ez duten pertsonengan baino ez dute pentsatzen, txalet hauek erosi ahal dituztenengan (hauen prezioa 500.000€ ingurukoa da) hain zuzen ere.
-->
3.- Etorkizuneko bizilagunentzako arriskua:

Txaletak Castaños ibaiaren arroaren gainean, hau da, ibaiak higatzen duen eremuaren gainean eraikitzen ari dira. Beraz, eurite gogor baten ondorioz ibaiak gainezka egingo balu zonalde hau urpean geldituko litzateke. Fenomeno hau historikoki hainbat aldiz eman da zonaldeko bizilagunek azaldu digutenez. Zer gertatuko litzateke zonalde honetan uholde bat egongo balitz? Zenbat pertsona hilko lirateke espekulazio basati honen erruagatik?
4.- Babesa gure azken gune naturaletarako:

Azken urteotan Barakaldon egiten ari diren suntsipen ekologikoen zerrenda luzean sartu daiteke Gorostitzan egiten ari diren aldrebeskeria hau. Zuloko-Ibarretan Megapark eraikitzea; Super-Surrak Gorostiza bera, Argalario mendia eta Sasiburu mendikatea zeharkatzea; Basatxu eta Errekatxon txalet gehiago egitea; Tellituko harrobia eta Hegoaldeko Tren Saihesbidearen mehatxua, etab. Garapenaren izenean gure herriko azken gune naturaletan egiten ari diren sarraskiak. Zer utziko dute gure ondorengoentzat?

domingo, 18 de octubre de 2009

Martxa gidatua: Ibaizabal eta Galindo ibaiak

Barakaldo Naturala plataformak Ibaizabal eta Galindoko itsasadarretatik ibilaldia antolatu du datorren urriaren 25erako, igandean. Honako martxa honek ez du inolako zailtasunik, horregatik oso aproposa da haurrentzat. Kirol zapatilak eta prismatikoak eramatea gomendatzen dizuegu. Correos-en (Truebako parkean) bilduko gara goizeko 10:00etan eta 13:30ak aldera bukatuko dugu 4 km-ko ibilaldia. Anima zaitez eta etorri gurekin!

Deialdi honekin batera, fitxa bat helarazten dizuegu non aurkitu ditzakezuen momenturarte prestatuta dauzkagun hurrengo ibilaldiak. Apuntatu egunak, informatzen jarraituko dugu.


La plataforma Barakaldo Naturala ha organizado una salida entre las rías del Ibaizabal y el Galindo para el próximo 25 de octubre, domingo. Esta marcha carece de dificultad alguna, por lo que es muy adecuada para los más pequeños y pequeñas. Os recomendamos llevar deportivas y prismáticos. Nos reuniremos a las 10:00 de la mañana en Correos (parque de Trueba) y terminaremos sobre las 13:30 esta marcha de 4 km. ¡Anímate y ven con nosotr@s!

Junto con esta convocatoria, os mostramos una ficha donde podéis encontrar las próximas marchas que tenemos preparadas hasta el momento. Apuntaos los días, seguiremos informando.