miércoles, 18 de marzo de 2009

Visita guiada al Árbol Singular de El Regato

El próximo sábado, día 21 de marzo, con motivo del Día Mundial Forestal, la plataforma Barakaldo Naturala tiene previsto realizar una marcha guiada hasta el roble singular que se encuentra en la zona del embalse viejo de El Regato. La excursión tendrá una duración aproximada de una hora y media, siendo muy apta para niñ@s por su sencillez. Una vez allí aprovecharemos para limpiar el entorno del árbol. Nos reuniremos a las 10:30 de la mañana en la última parada del autobús de El Regato, al lado de la bolera. Animamos a las y los barakaldotarras a venir y a conocer el patrimonio natural de nuestro municipio.

El árbol en cuestión se trata de un Quercus robur, especie incluida en el libro de Árboles Singulares de Euskadi del Departamento de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente del Gobierno Vasco (1990). En base al informe de autorización expedido por el Decreto de Agricultura debe garantizarse su conservación. Sin embargo este ejemplar se encuentra en un visible abandono en lo que respecta a su cuidado y protección debido a las agresiones que sufre constantemente (la zona es utilizada indebidamente como escombrera, almacén de construcción o incluso aparcamiento de coches). Su estado es bastante malo, estando hueco su interior, aunque en los últimos años ha sufrido una notable mejoría.

El pasado 10 de marzo, desde Barakaldo Naturala hicimos llegar al Ayuntamiento una solicitud para que se tomasen las medidas necesarias con el objetivo proteger, mantener y limpiar este entorno; tales como la colocación de un vallado perimetral de 3 metros. En este sentido pedíamos lo siguiente:
  1. Que se limpie la zona del entorno de este Árbol Singular para cumplir con la Normativa anteriormente citada y alargar la esperanza de vida del mismo.
  2. Que realice cuantos convenios sean necesarios con las instituciones implicadas para conseguir su mantenimiento y conservación.
  3. Que dé los pasos necesarios para pedir al Departamento de Medio Ambiente del Gobierno Vasco que incluya este árbol en la lista de los 26 Árboles Singulares protegidos de la Comunidad Autónoma Vasca. Este decreto establece el régimen regulador de los mismos y define las siguientes medidas de protección:
  • Prohibición de aprovechamientos de sus productos y/o de sus partes o de su integridad, salvo la colecta con fines científicos de sus semillas con la debida autorización.
  • Prohibición de destruirlos, dañarlos y marcarlos, así como de utilizarlos como apoyo o soporte físico de objetos de cualquier naturaleza.

Datorren larunbatean, martxoaren 21ean, Nazioarteko Basoen Eguna dela eta, Barakaldo Naturala plataformak martxa gidatu bat egingo du Errekatxoko urtegi zaharraren aldamenean dagoen haritz bereziraino. Txangoa gutxi gora-behera ordu t'erdiko iraupena izango du, umeentzat oso egokia izanez bere erraztasunagatik. Behin helduz gero, zuhaitzaren ingurua garbitzeko aprobetxatuko dugu. Goizeko 10:30etan bilduko gara Errekatxoko autobusaren azken geralekuan, bolatokiaren ondoan. Barakaldotarrak animatu nahi ditugu etor daitezen eta gure herriko ondare naturala ezagutu dezaten.

Aipatutako zuhaitza Quercus robur bat da, eta Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ateratako Euskadiko Zuhaitz Berezien gidan (1990) dago sartuta. Nekazaritzari buruzko Dekretuak igorritako baimen txostenaren arabera, bere kontserbazioa bermatu behar da. Hala ere ale honen abandonua begi-bistakoa da bere zaintze eta babesari dagokionez jasaten dituen eraso etengabeak direla eta (leku hau zabortegi, eraikuntzarako biltegia edota kotxeen aparkaleku gisa erabiltzen da behar ez bezala). Bere egoera nahiko kaskarra da, barrualdea hutsik izanda, baina azken urteetan hobekuntza nabarmena izan du.
Joan den martxoaren 10ean, Barakaldo Naturalatik inguru hau babesteko, mantentzeko eta garbitzeko eskaera luzatu genion Udalari; esate baterako, 3 metroko hesi perimetrala jarriz. Zentzu horretan, hurrengo hau eskatu genuen:
  1. Zuhaitz Bereziaren ingurunea garbi dezala, honela lehen aipatutako Araudia betetzeko eta haritzaren bizi-itzaropena luzatzeko.
  2. Bere mantentzea eta kontserbazioa lortzeko asmoz, behar beste hitzarmenak egin ditzala inplikatuta dauden erakundeekin.
  3. Beharrezko pausoak eman ditzala eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailari eska diezaiola zuhaitza Euskal Autonomi Erkidegoak babestuta dituen 26 zuhaitz berezien zerrendan sartzeko. Dekretu honek zuhaitzen erregimen arautzailea ezartzen du, eta hurrengo babes neurri hauek zehazten ditu:
  • Debekatuta dago zuhaitzen ekoizkinak, zatiak edota zuhaitza osorik ustiatzea; ikerketa zientifikoetarako haziak biltzea posiblea da, baimena egokiarekin egiten bada.
  • Debekatuta dago zuhaitz hauek suntsitzea, galaraztea edota markatzea; edozein motatako objektuen euskarri edo sostengu fisiko bezala erabiltzea ere debekatuta dago.

viernes, 13 de marzo de 2009

Martxoak 17: Kontzentrazioa Gorostitzan

Barakaldo Naturala plataformak “Super-Sur”-aren obrak Argalario, Errekatxo eta Sasiburuko inguru naturalean eragiten ari diren suntsiketa ekologikoa salatu nahi du berriro ere. Bizkaiko Foru-Aldundiak entzungor egin dio ekologistek eta eragile sozialek luzatutako eskaerari, eta lanak gelditu beharrean gure ondare naturala txikitzen duen autopistaren eraikuntzarekin jarraitu du. Arrain Hiruarantza, besteak beste, desagertzeko arrisku larrian aurkitzen da honen ondorioz.

Hau guztia salatzeko eta erakunde publikoei azpiegitura erraldoi honen eraikuntzarekin ados ez gaudela jakinarazteko, datorren martxoaren 17an, asteartean, kontzentrazioa egingo dugu arratsaldeko 17:30etan Gorostitzako urtegian (zubia eraikitzen ari diren tokian). Zentzu horretan, barakaldotarrei basakeria honen aurrean ixilik gera ez daitezela eta deialdiarekin bat egin dezatela eskatu nahi diegu. Zure presentzia oso garrantzitsua da!



La plataforma Barakaldo Naturala quiere denunciar una vez más los destrozos ecológicos que están causando las obras de la “Super-Sur” en el entorno natural del Argalario, El Regato y Sasiburu. La Diputación Foral de Bizkaia ha hecho caso omiso a las peticiones de ecologistas y agentes sociales, y en lugar de detener las obras ha continuado con la construcción de la autopista destrozando nuestro patrimonio natural. Como consecuencia El Pez Espinoso, por ejemplo, se encuentra en serio peligro de desaparecer.
Para denunciar todo esto y hacer saber a las instituciones públicas que no estamos de acuerdo con la construcción de esta infraestructura gigantesca, el próximo día 17 de marzo, martes, realizaremos una concentración a las 17:30 de la tarde en el pantano de Gorostiza (donde están construyendo el puente). En ese sentido, queremos pedir a las y los barakaldeses que no permanezcan callad@s ante semejante salvajada y que se unan a la convocatoria. ¡Tu presencia es muy importante!