viernes, 30 de enero de 2009

La hipocresía de IBERDROLA

Desde la plataforma Barakaldo Naturala queremos denunciar la política HIPÓCRITA y de imagen que desarrolla IBERDROLA, que con una manita de verde, como si de un ilusionista se tratase, pretende tapar ante nuestros ojos sus desaguisados.

Durante estos días las y los barakaldeses recibimos en nuestro pueblo la visita de un autobús de IBERDROLA que pretende hacernos comulgar con ruedas de molinos (¿será por excedentes?) vendiéndonos sus bondades. Diciéndonos que son los más verdes, los que más energía alternativa utilizan y los que más hacen por el medio ambiente. Queremos recordar que IBERDROLA mantiene abierta la central nuclear de Garoña, y pretende seguir manteniéndola en funcionamiento presionando al Gobierno para que le conceda una prórroga, ya que este año debería cerrarse.

En lo que se refiere a Barakaldo, queremos recordarle a IBERDROLA:
  • Que sigue manteniendo los transformadores junto a las viviendas afectando a sus moradoras y moradores. Y lo que es peor, que sigue manteniéndolos dentro de los colegios donde la población mayoritaria es infantil, como es el caso del colegio Arteagabeitia, desoyendo las reclamaciones de las madres y los padres para que los quiten.
  • Que durante las obras de mantenimiento de sus líneas, destrozó el túmulo de Eskachabel, yacimiento arqueológico de importancia, y que no ha hecho nada por proteger nuestro patrimonio cultural.
  • Que en julio de este recién terminado 2008, realizó en el Parque de Tellaetxe, a la entrada del Valle de El Regato, una poda salvaje de los árboles que había debajo de una de sus líneas eléctricas. Y lo hizo, supuestamente para su mantenimiento y conservación, cuando todavía estaban brotando, sin tener en cuenta que los trabajos de poda se hacen en fechas determinadas y con técnicas adecuadas. Sin embargo no era la primera vez que ocurrían hechos similares; en años anteriores hizo podas del mismo estilo y los árboles murieron. Estos hechos fueron denunciados al Ayuntamiento y comprobados por éste.
IBERDROLA no ha tenido ningún gesto con los árboles, con la zona donde se hicieron los destrozos ni con las y los vecinos a l@s que priva de este contacto con la naturaleza que tanto dice defender. Los únicos motivos por los que esta empresa hace promoción de su “energía verde” son los económicos, sin mencionar los graves efectos que sus parques eólicos tienen sobre el entorno natural, el paisaje y las especies protegidas.
¡¡IBERDROLA, MENOS MARKETING Y MÁS ACCIONES!!
SI REALMENTE ERES LA EMPRESA MÁS VERDE Y QUE MÁS MIRA POR EL MEDIO AMBIENTE, ¡¡CIERRA GAROÑA YA, QUITA LOS TRANSFORMADORES DE LOS COLEGIOS Y RESPETA NUESTRO PATRIMONIO Y NUESTROS ÁRBOLES!!


Barakaldo Naturala plataformatik salatu nahi dugu IBERDROLAk egiten duen politika HIPOKRITA, itxura berde huts batekin bere zatarkeriak estaltzen saiatzen dena ilusionista batek egin lezakeen bezala.

Egun hauetan zehar barakaldotarrok IBERDROLAren autobus baten bisita jasotzen ari gara herrian. Bertan haien ontasunak behar bezala saltzen dizkigute, haiek direla berdeenak, ordezko energi-iturri gehien erabiltzen dituztenak eta Ingurumena hobeen zaintzen dutenak esanez. Gogorarazi nahi dugu IBERDROLAk irekita mantentzen duela Garoñako zentral nuklearra, eta funtzionatzen mantentzeko asmoa duela; horretarako luzapen bat eskatu dio Gobernuari, aurten zentrala itxi beharko lukete eta.

Barakaldori dagokionez, IBERDROLAri gogoratu nahi diogu:
  • Transformadoreak etxebizitzen ondoan mantentzen jarraitzen duela, etxe hauetako bizilagunei kalte eginez. Are gehiago, ikastetxeetan –bertan diharduten gehienak haurrak izanik– mantentzen dituztela, Arteagabeitiako kasuan bezala, gurasoen erreklamazioei entzungor eginez.
  • Bere airetiko lineen mantentze-lanen ondorioz, Eskachabelgo tumulu arkeologikoa suntzitu zuela eta ez zuela ezer egin gure ondare kultural garrantzitsu hau babesteko.
  • Joan berri den 2008ko uztailean, bere lineetariko baten azpian zeuden zuhaitzen inausketa basatia burutu zuela Tellaetxe Parkean, Mespelerrekako sarreran. Hau egin zuen ustez zuhaitzak mantentzeko, hauek oraindik kimatzen ari zirenean, teknika aproposak erabili gabe eta garaia ez zela kontutan hartu gabe. Ez zen lehenengo aldia, ordea; aurreko urteetan ere antzeko gertaerak suertatu ziren eta zuhaitzak hil ziren. Gertaera hauen salaketa helarazi genion Udalari eta honek egiaztatu zituen.
IBERDROLAk ez du inolako arretarik izan gure zuhaitzekin, hondatzea egin zen gunearekin edota naturarekiko kontaktua –IBERDROLAk hainbeste “defendatzen” duen naturarekiko kontaktua, alegia– galarazi dieten bizilagunekin. Interes ekonomikoengatik soilik hitz egiten du “energia berdeaz” enpresa honek. Zentzu horretan ez ditu aipatzen bere parke eolikoek ingurugiroan, paisaietan eta espezie babestuetan eragiten dituzten ondorio larriak.
IBERDROLA, MARKETING GUTXIAGO ETA EKINTZA GEHIAGO!!

BENETAZKO ENPRESA BERDEA BAZARA ETA INGURUMENAZ HAINBESTE ARDURATZEN BAZARA, ITXI GAROÑA ORAIN, KENDU IKASTETXEETAN DITUZUN TRANSFORMADOREAK ETA ERRESPETATU GURE ONDAREA ETA ZUHAITZAK!!

jueves, 15 de enero de 2009

Montaje en Power Point a vuestra disposición

¿Por qué decimos desde la plataforma que están destruyendo nuestros últimos espacios naturales? Las y los miembros de Barakaldo Naturala hemos preparado un Power Point (pincha sobre la imagen) para tratar de responder a esta pregunta. A través de las numerosas fotos y los datos que aparecen en este documento pretendemos explicar de una manera entendible la destrucción a la que están siendo sometidos nuestros espacios verdes.

Tomando como base este montaje, la plataforma ecologista tiene intención de continuar con las charlas que inició el pasado mes de diciembre en la Escuela de Idiomas. Si estás interesad@ en ofrecer una charla sobre el tema en tu colegio, asociación o grupo de amig@s, no dudes en ponerte en contacto con nosotr@s a través de nuestro e-mail o del teléfono 944009670 (Jose).



Zergatik diogu plataformatik gure azken gune naturalak suntsitzen ari direla? Barakaldo Naturalako kideok Power Point-a (irudiaren gainean klikatu) prestatu dugu galdera honi erantzuteko asmoarekin. Bertan agertzen diren argazki ugari eta datuen bitartez azaldu nahi dugu modu erraz batean gure gune naturalak jasaten ari diren suntsiketa.

Muntaia honetan oinarrituta, plataforma ekologistak joan den abenduan Hizkuntza Eskolan hasi zituen hitzaldiekin jarraitzeko asmoa dauka. Gai honen inguruko hitzaldia eman nahi baduzu zure ikastetxe, elkarte edota lagun-taldean, ez izan zalantzarik eta kontaktatu gurekin gure e-mailaren bidez edota telefono honen bidez: 944009670 (Jose).